ttiklik blog naiz

Paracetamol, ibuprofeno, antibiotiko…gibela nola garbitu

Duela hilabete edo, erremedio naturalen ikastaro batean izan ginen. Bertan, sukarra, gripea…etab ditugunean zein erremedio natural erabili irakatsi ziguten. Denak erabat fidagarri eta efizienteak.

Aste hontan etxeko guztiak ikeragarrizko gripe batekin egon garenean, gauza batetaz ohartu gara; erremedio naturalak ondo, egon badaudela…baina etxeko guztiak 39ºCtik gorako sukarra dugunean ez gara kapaz izan erremedio horietako bat ere aplikatzeko eta noski, ‘betiko’ botiketara jo behar izan dugu.

Hortaz aparte, Maritxinparta eta bere amatxori antibiotikoa hartzea tokatu zaigu, neumoni baten arriskua zegoen eta…horregatik, egun ‘txar’ hauek pasatzen direnerako, gure gorputza sartu dizkiogun ‘beneno’ hauetatik pixkat gabitzeko erremedio batzuk jartzea pentsatu degu:

  • Sufrea (azufre), oligoelementu moduan, gibela garbitzeko ezinhobea da. Goizetan hartu, tripa hutsik duzula eta mingain azpian eduki pixkatean, tragatu aurretik.(gurasoentzako bakarrik)
  • C bitamina, antioxidatzaile moduan lan egiten du, radikal askeak gutxitzen lagunduz.
  • Probiotikoak, antibiotikoek egindako ‘sarraskia’ berrezartzen laguntzeko. Jatorduen artean hartu, jan aurretik ordu erdi lehenago gutxienez.

Eta bukatzeko…

  • Maitasun, goxotasun, lasaitasun eta deskantsu pila bat…

TTiKLiK! taldea