GARA
IRUÑEA

Herritar Batasuna eragile politikoa eraikitzeko prozesua aurkeztu dute

Herritar Batasuna izenarekin bataiatu duten eragile politikoa eraikitzeari ekin diotela iragarri zuten atzo 30 lagun inguruk Iruñeko Foru Monumentuaren ondoan egin zuten agerraldian. 1978an Herri Batasunak zuen espiritu «abertzale eta sozialista iraultzaileari» heltzeko asmoa dutela adierazi zuten, «independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea eta Euskal Herriaren batasuna» lortzeko.

Ezker abertzalearen aldarrikapen historikoak bere eginik, «mobilizazio, desobedientzia, intsumisio eta erresistentzia aktiboa» erabiliko lituzkete beren jardunean «inbaditzailearen» aurka borroka egiteko.

Amnistiaren alde ere egin zuten, berau «preso, iheslari eta deportatu guztien baldintza gabeko etxeratzea» bezala ulertuz.