GARA
DONOSTIA

«Gerra, bortxa eta giza eskubideak» zikloa, gaurtik aurrera

Hiru egunetan zehar, hiru aditu. Gaur hasi eta ostirala bitartean Jutta Weber, Sophie Bessis eta Sami Naïr “Waste Lands” erakusketak aztertzen dituen kontzeptuetan sakontzen saiatuko dira San Telmo museoan: gerrak eta gatazkak, emigrazioa, emakumeei buruzko isiltasuna, esplotazio post/koloniala, lurren degradazioa, erresistentzia erak….

Weber komunikabideen teorialaria eta adimen artifizialean, robotikan eta genero ikerketetan aditua eta filosofoa da. Sophie Bessis, berriz, historialaria, frantziar-tunisiar kazetaria, Parisko Institut des Relations Internationales et Strategiques (IRIS) delakoan ikertzaile asoziatua, Afrikan eta arabiar munduan emakumeen egoerari buruzko aditua.

Eta Sami Naïr politologo, filosofo, soziologo, fantziar katedraduna eta migrazio mugimenduetan aditua da. Kogarapen kontzeptuaren sortzailea da Naïr.

Ziklo honetako hitzaldi guztiak 19.30ean hasiko dira San Telmo museoaneta aldibereko itzulpena izango dute.