GARA
Basauri

Xabier Garcia Gazteluk gaixo duen aitari bisita egin dio Basaurin

Xabier Garcia Gaztelu euskal presoak, gaixorik duen aitari bisita egiteko baimena izan du azkenik. Ordubetez egon zen atzo harekin, Basauriko bere etxean, Efe eta Europa Press agentziek azaldu zutenez.

Eguerdi inguruan eraman zuten presoa, Ertzaintzaren furgoneta batean, eta garajetik sartu ziren. Ordubetera atera ziren eta Araban Guardia Zibilaren eskuetan jarri zuen Ertzaintzak, Burgoseko kartzelara eraman zezaten. Handik Huelvara urrunduko dute.

Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak izan ziren atzo makina bat herritan: Añorga (18 lagun), Idiazabal (23), Lekeitio (90), Bergara (35), Usansolo (18), Lemoiz (8), Lizarra (32), Mutriku (70), Arrasate (140), Getaria (33), Gares (20), Gernika (61), Zizurkil (28), Oñati (42), Andoain (26), Elgeta (16), Beasain (54), Villabona (68), Arrigorriaga (40), Zaldibia (64), Durango (65), Lazkao (61), Alegia-Orendain (18), Errenteria (175), Bera (20), Lizartza (31), Mendaro (19), Barañain (37), Orozko (12), Laudio (57), Areso (6), Etxalar (12), Lezo (23), Zuia (25), Larrabetzu (43), Berriz (26), Muskiz (30), Alegia (25), Iurreta (28), Abanto (27), Soraluze (57), Deba (45), Eibar (75), Zarautz (135), Aulestia (51), Legorreta (63), Mundaka (16), Algorta (70), Irurtzun (27), Murueta (11), Busturia (23), Zumaia (50), Ondarroa (195), Sondika (8), Erandio (25), Asteasu (30), Gatika (9), Bermeo (18), Agurain (30), Bakio (26), Lesaka (37), Itzubaltzeta (60), Arbizu (73), Barrika (12), Gasteiz (200), Galdakao (87), Sopela (25), Donostia (69), Zamudio (29) eta Barakaldo (55). Ostegunean ere izan ziren hainbat elkarretaratze, hala nola Antsoainen (16), Burlatan (57), Arrosadian (18), Txantrean (40) eta Iturraman (26).