KLIK

Erreboilorik goxoena hautatzeko dastatze itsua

Ardo-dastatzeak nahiko ezagunak dira gure artean, baita jakienak ere, adibidez, gaztarena. Zaporeen jokoak ez du mugarik, ordea. Xabier Zabaletaren obsesioa kalitate oneko produktua da eta, hala, erreboilo-dastatzea prestatu zuen atzo Aratz jatetxean. Bretxako Espe arrandegikoen laguntzaz, gastronomia munduan dabiltzan dozena bat lagun bildu zituen itsu-itsuan erreboilorik onena hautatzeko. Danimarkakoaren eta frantziar Estatukoaren artean izandako lehia estutik lehena atera zen garaile eta Herbeheretakoa geratu zen hirugarren. Arrain-haztegikoa, azken postuan; sukaldera platera garbi itzuli zen, halere.

Argazkia: Gorka RUBIO I ARGAZKI PRESS