26/10/2017

Diez cooperativas imaginativas encaran nuevos retos sociales
Maider IANTZI
1026_eg_emun

En su 20 aniversario, la cooperativa Emun, que ofrece servicios relacionados con la revitalización del euskara, la gestión de la diversidad y de la cultura o la participación ciudadana, exploró los caminos de la innovación social en unas jornadas que se celebraron ayer en Tabakalera. Compartió su experiencia con otras nueve cooperativas de diversos ámbitos pero muchos puntos en común. Cada uno explicó su práctica en diez minutos y después el público realizó una dinámica por grupos para elegir el proyecto que más les gustó. El favorito fue la central eléctrica de Gares, que recibió el premio de Emun.

ERMINETAKO PROIEKTUA, GARES

Loading player...

Puskatutakoa konponduz energia burujabetza lortu

Hamar proiektuak aurkeztuta, publikoari eskatu zioten gustukoena adosteko, eta Erminetakoa hautatu zuen. Oihan Mendo Gareseko alkateak «kintsugi» delakoarekin, alegia, urrearekin konpontzeko arte japoniarrarekin alderatu zuen egitasmoa. 1918an zentral minihidrauliko bat eraiki zuten Nafarroako herrian. Etxeak eta enpresak argindarrez hornitu zituen urteetan. 80ko hamarkadan, ordea, errentagarritasun ekonomikorik eza argudiatuta, bazterrean utzi zuten. Orain, erroetara bueltatu dira, energia berriztagarria ekoizteko, hurbil sortu eta kontsumitzeko, energia publiko egiteko eta baliabideen gaineko subiranotasuna berreskuratzeko. Egiteko modua ere garrantzitsua da: puskatutakoa auzolanean, bertako langabeen bidez eraikitzea proposatu dute. Mendok adierazi zuenez, jendeak energiarekin duen harremana «oso arraroa da», botoi bat zanpatu eta faktura ordaintzera mugatzen da. Eta erlazio hori estutu eta kontzientzia sortu nahi dute.

Udalaren proiektu honek badu azpiegitura, instituzio eta eragile sozialen babesa ere, tartean Energia Gararena. Baina oraindik badira erronkak: energia-lege antidemokratikoa gainditzea, ura ongi banatzea, autokontsumo sistema eraginkorra sortzea eta kudeaketa demokratikoari jarraipena ematea. «Horretarako Udalak parte bai, baina ez du gehiengoa izan behar», erran zuen alkateak.

KONTZILIAZIOA, EMUN

Loading player...

«Lanera gustura joatea plazera da denentzat»

20 urte bete ditu onura soziala –bereziki euskararen garapena– xede duten zerbitzuak ematen dituen Emun kooperatibak. 54 emakumek eta 34 gizonek osatzen dute lantaldea; zuzendaritzan, zazpitik sei emakumeak dira. Amaia Etxanizek baieztatu zuenez, ez da kasualitatea. Pertsona erdigunean jarri eta bere beharrak zaintzen saiatzen dira, baldintza duinak ematen ekonomikoki zein emozionalki. Horretarako, kontziliazio erantzukidea lantzen dute, ez baikaude bakarrik. Etxean, enpresan, jendartean gaude.

Alde batetik, ordutegi eta egutegi malgua dute. Egunean lau ordu eta erdi presentzialak dira eta gainerakoak norberak kudeatzen ditu, bezeroa eta zerbitzua kaltetu gabe. Bertzetik, ordaindu gabeko baimenak ematen dituzte, hainbat arrazoirengatik: eritasun larri bat, zaintza, norberaren garapena edota jendarteko proiektu batean parte hartzea. Murrizketa eta eszedentzia aukerak ere badaude. Etxanizen arabera, honek guztiak onurak ekartzen dizkio pertsonari, enpresari eta jendarteari. «Lanera gusturago goaz eta hori plazera da denentzat».

ETXAUZIA GAZTELUA

Loading player...

«Zabal eta bizi» leloa iraunkor egiteko erronka

Baigorri gainaldean dago Etxauzia jauregia. Bertako proiektuak 215 kide ditu. Horietako batek, Kattalin Saint Mariek, agertu duenez, eskualdea jendez husten ari da. Gazteak kanpora joaten dira eta gehienetan ez dira itzultzen. Enplegua mugatua da: laborantza eta eraikuntza badira, baina industria gutti. Etxauziak bi xede ditu: ekonomian zein kulturan eragitea, euskarari eta euskal kulturari gune bat eskainiz, eta egitasmo parte-hartzailea izatea, herritarrek gidatua. “Zabal eta bizi” leloak biak biltzen ditu, eta lema hori iraunkor egitea dute erronka.

BAGARA HERRIGINTZA

Loading player...

Construyendo una Debagoiena más humana

El ámbito de actuación de Bagara Herrigintza es Debagoiena. Su principal función es contribuir al cambio social y al desarrollo comunitario de la comarca. Ante los grandes desafíos que plantea el futuro, se juntaron los agentes sociales para responder conjuntamente. La estructura de la cooperativa responde a esa confluencia: está compuesta por distintos tipos de socios entre los que están los grupos Fagor y Ulma, la facultad de MU Huezi, Emun, Goiena y Garabide. Todos tienen en común el deseo de implicarse en el desarrollo integral de Debagoiena. Elena Herrarte explicó que Bagara nació de la reflexión y el diálogo de diferentes agentes sociales y cooperativos, con el fin de construir una comarca más humana, a la medida de las personas, la comunidad y el medioambiente.

Entre los proyectos que ha impulsado desde 2008 Herrarte destacó Eraindajan, una asociación creada para impulsar un modelo agrario ecológico y el desarrollo de un consumo más cercano y socialmente justo. Está formada por campesinos y ciudadanos y su principal actividad es el comercio donde se ofrecen productos locales y ecológicos. Otra iniciativa de Bagara es el programa Koopfabrika que ofrece formación técnica e ideológica a los emprendedores.

GAKOA, TXANTREA

Loading player...

La visión juvenil y lo que se hace en el camino al sueño

La cooperativa Gakoa nació hace un año en el barrio iruindarra de la Txantrea desde una realidad: «Somos jóvenes y estamos en una grave situación de precariedad, lo que nos incapacita para soñar y crear nuevos modelos», describió Alis Alonso. De esta reflexión surgió la decisión de incidir en el día a día del barrio. El primer paso fue crear la cerveza Ama-Gi. Ahora quieren poner en marcha una bolsa de trabajo y diversos talleres con el reto de no perder la perspectiva juvenil y todo lo que se hace en el camino de lograr los sueños.

BIZILORE, AZKOITIA

Loading player...

Escuela activa para llevar a la práctica el deseo de cambio

Irune Agirregabiria presentó Bizilore, una cooperativa de trabajadoras, usuarias y colaboradoras que quiere cambiar la educación. Ubicada en Azkoitia, el proyecto incluye una escuela activa para niños de entre 2 y 12 años que favorece la diversidad de edades y la relación con la naturaleza; la formación que ofrecen diversos expertos y que está teniendo mucho éxito; los talleres que se realizan en el calendario escolar mezclando todas las edades; y los campamentos de verano.

BRISA DEL CANTÁBRICO

Loading player...

Un hogar para el envejecimiento digno y autónomo

Con el objetivo de un envejecimiento digno y autónomo, este grupo de personas adultas quiere desarrollar otro modelo de vida. Según comentó el presidente de esta sociedad cooperativa que tiene 341 socios, Nemesio Rasillo, han adquirido unos terrenos en San Miguel de Meruelo, Cantabria, donde construirán 190 viviendas. Quieren vivir en su propia casa, pero, a la vez, en comunidad, relacionándose.

ARREMANITZ

Loading player...

Tratu onak eta hezkidetza bultzatu, plazerez

Axier Bagliettok esplikatu zuenez, Zarauzko Arremanitz egitasmoak genero hezkidetza du ardatz. Tratu txarren prebentziorako sortu zen eta orain tratu onak eta hezkidetza sustatzen ditu. «Gure xedea sexuen aniztasuna, parekidetasuna eta tratu onak sustatzea da, plazera eta zaintzak jendartearen erdigunean jarriz. Eragileen eragile gara. Hezkidetza eta sexuen aniztasuna sustatuko dituzten talde zein pertsonak prestatzen eta laguntzen dugu, bidea elkarrekin egiteko». Jolastokien antolaketa berri bat egiten dute.

ULMA

Loading player...

Criterios para la transformación social

Ulma ha trabajado los criterios para el reparto del fondo para otros fines de interés público (COFIP) que las cooperativas distribuyen anualmente en transformación social. Raúl García compartió dicha reflexión.

FAGOR

Loading player...

Euskaraz lan egitea bermatzeko, ulermena eskatu

Aritz Otxandianok Fagorrek euskara biziberritzeko egiten duen lana agertu zuen. Euskara- eskolekin eta batzordeekin hasi zen, euskara planak etorri ziren gero. Ahaleginak elebitasun tasa eta ahozko erabilera handitzea ekarri du, herrietan baino gehiago. Euskaraz lan egiteko aukera bermatzeko, langileei guttieneko ulermena eskatzen diete.