Haritz LARRAÑAGA
BAIONA

Elikagai bilketa abian, Ipar Euskal Herriko saltokien atarian

Gaur eta bihar artean 100 tona elikagai bildu nahi ditu Baionako Elikagai Bankuak, urtean zehar behar gehien duen jendearen artean banatzeko. Estatu frantses osoan egingo den ekimenak isla izango du Ipar Euskal Herriko 40 saltoki handitan ere. 400 laguntzaile jardungo dira bezeroen artean informazioa banatzen eta elikagaiak jasotzen.

Egunero 5.400 askari banatu ahal izateko denetariko produktuak eskuratu behar ditu Baionako Elikagai Bankuak, baina elikagai batzuk besteak baino zailagoak izaten dira eskuratzen. Gabezia horri aurre egiteko antolatzen dute saltoki handien atarian azaro amaieran egiten duten bilketa masiboa.

Duela 32 urte hasi ziren Estatu frantsesean Gabonak aitzin janari bilketa masiboak egiten eta bi urte geroago Lapurdin ere gauza bera egiten hasi ziren; hortaz, bere sorreraren 30. urteurrena ere ospatu du aurten boluntarioz osatutako Baionako elkarteak.

Urtean zehar, astelehenetik ostiralera 130 laguntzaile aritzen dira supermerkatu handietatik datozen elikagai freskoak sailkatu eta banatzen. Lan hori egiteko zazpi kamioi-hozkailu eta bi biltegi ditu Baionako Elikagai bankuak, bata produktu freskoentzako eta bestea produktu lehorrentzako. Laguntzaileen esanetan, azken biltegi hau hornitzen izaten dute zailtasun handiena.

Urtetik urtera gehiago

Baiona, Biarritz eta Angeluko saltoki handiez gain, Donapaleu, Donibane Garazi eta Hendaiako saltokietako sarreretan izango dira janari biltzaileak gaur eta bihar. Peto laranja bat soinean dutela, erosleengana zuzenduko dira, beharrezkoen dituzten produktuen zerrenda bat eta jakiz betetzeko poltsa bat eskaintzera. Horrela, norberak erabakitzen du dendatik irteten denean poltsa solidarioa zerekin beteta itzultzen duen.

Azaroko ekimena elikagai lehorrak eskuratzeko oso garrantzitsua dela esan du François Ribeton elkarteko lehendakariak, urte osoan biltzen den elikagai kopuru osoaren %10 jasotzen baita saio bakar batean, baina bere iritziz, «ez da nahikoa». Horregatik, iazko ekainean lehen aldiz aparteko bilketa bat egiten hasi ziren eta, aurten ere, janari bilketa egin zuten uda hasieran Baionako saltoki handi batean.

Aurten, guztira 100 tona elikagai biltzeko helburua ezarri du elkarteak, alegia, iaz baino 10 tona gehiago, baina joan den ekainean jada 10 tona bildu zituztela kontuan hartuta Ribeton jauna baikor agertu da, «urtetik-urtera kopurua handituz baitoa». «Gogoratu behar da hasi ginenean 45 laguntzaileren artean 13 tona biltzen genituela», erantsi zuen Ribetonek.

Zentzu horretan, bi egunez janari bilketa egiteko 40 saltoki handiren atarian ezarriko diren 400 laguntzaileak aurkitzeko zailtasunik ez dutela izan goraipatu zuen elkarteko lehendakariak: «Duela hamar egun 80 pertsona falta zitzaizkigun, baina irrati eta egunkarietan deialdi iragarkiak egin eta egun gutxiren buruan oso erraz lortu dugu behar genuen boluntario kopurua».

Laguntzaileen profilari dagokionez, gehienak erretiroan diren pertsonak direla aitortu zuen Ribetonek, batez ere eguneroko lanetan aritzen direnak, baita ostiral goizeko bilketan ere, baina larunbatean adin guztietako jendeak parte hartzen duela azpimarratu zuen.

«Luxuzko jakiak» Europatik

Europa mailako produktu sortak ere jasotzen ditu elkarteak frantziar Estatuaren bitartez, baina iraungitze data luzeko jakien inbentarioa egin eta horiek kudeatzeaz arduratzen den Marie François-Luis kexu da, izan ere, «dagoen beharra kontuan hartuta, laguntza horiek motz geratzen dira».

Urtean behin egiten dute beharren araberako eskakizuna eta Estatuak erabakitzen du eskualde bakoitzak jasoko duen janari kopurua zenbatekoa izango den. «Eskuratzeko zailenak diren elikagaiak kafea, esnea edo arrain kontserbak bezalako ‘luxuzko produktuak’ dira», nabarmendu zuen François-Luis andereak.

Datorren urterako elikagai sorta jaso berri dute, ondorioz, «jaki lehorren» biltegia leporaino daukate, baina François-Luisek argitu zuenez, «abiada bizian husten dira apalategiak». Adibide argigarri bat ere jarri zuen biltegiko arduradunak: «Azken bi hilabeteak esnerik gabe pasatu ditugu, duela gutxi arte lokala huts-hutsik zen».

«Herritarren ekarpenak aurreikuspen guztiak gaindituko dituelakoan» baikor agertu ziren ekimenaren bultzatzaileak joan den asteartean egin zuten agerraldian, eta datorren urtean bi biltegiak eraikin bakar batean elkartzeko lanak hasiko dituztela iragarri zuten. Ospatzeko, Michel Etcheverry abeslariak kantaldia eskainiko du bihar, arratsaldeko lauretan Baionako Elikagai Bankuaren biltegian.

 

Una carrera en Baiona y una cena de chefs en Arrangoitze

La asociación Les Restos du Coeur fue fundada en 1985 por el desaparecido humorista francés Coluche. Su objetivo concreto era y es garantizar una asistencia alimentaria de base, pero sus acciones se dirigen más globalmente a combatir la pobreza en sus distintas formas.

Sólo el año pasado, este organismo, que se financia a través de donaciones ciudadanas y cuya labor se cubre mayoritariamente mediante el trabajo de voluntarios, repartió 135,8 millones de menús en el Hexágono. En sus 32 años de existencia, según señala la asociación, «se ha superado ampliamente la escandalosa cifra de mil millones de menús servidos».

Les Restos du Coeur, que dispone de cinco locales en Euskal Herria, puso en marcha, este martes, su campaña de invierno que, este año se desarrollará en un contexto nuevo. Tras la aprobación de la propuesta de ley defendida por el diputado socialista guayanés, Guillaume Garot, las grandes empresas de distribución francesas no podrán echar a la basura esos más de 20 kilogramos de alimentos que de media cada supermercado desperdicia diariamente.

Las organizaciones que trabajan en la primera línea de ese combate contra la pobreza serán las primeras beneficiadas de esa medida contra el despilfarro alimentario, lo que debe ayudarles a la hora de aportar un plato a quienes sufren las consecuencias más extremas de la exclusión social.

Es el caso de otra asociación, la Table du Soir, que arrancó el día 13 con su campaña de invierno en Baiona. Para ayudar a sufragar esa labor, este organismo recogerá fondos a través de una carrera organizada, el domingo, en Baiona.

En el caso de Les Restos du Coeur, la asociación podrá contar con el apoyo, este año, de cinco chefs, que cocinarán una cena de solidaridad, el próximo 5 de diciembre, en el restaurante Sukaldari, situado en Arrangoitze. Maite UBIRIA

 

Equipos móviles y albergues trabajan ya en «modo invierno»

La Prefectura del Departamento de Pirineos Atlánticos, que engloba al norte de Euskal Herria, presentó ayer el dispositivo invernal a través del cual un año más instituciones locales y asociaciones tratarán de responder a las necesidades de las personas en situación de dificultad extrema, y en especial a las que no disponen de un techo bajo el que cobijarse cuando el frío aprieta.

El dispositivo contempla tres escalas de intervención, que se rigen por el mandato barométrico. Actualmente, tanto los equipos móviles, dependientes de la Cruz Roja en coordinación con el número de urgencia 115, como los lugares de acogida, están en fase de vigilancia metereológica, lo que se concreta en labores de apoyo en la calle a personas sin hogar y, si la temperatura lo exige, en la apertura de centros de acogida por la noche.

Las otras dos escalas se denominan de «ola de frío»&flexSpace;y de «periodo de frío intenso y prolongado», e implican una movilización global de recursos.

Cuando se activa el «modo invierno», los centros de día de Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune y Hendaia conocen una actividad más intensa que se traduce, en caso de necesidad, en un aumento de los horarios de apertura.

En lo que se refiere a las plazas de albergue, el dispositivo contempla 331 plazas permanentes y 138 de urgencia, en el conjunto del departamento. De acuerdo a los datos de la Prefectura en el periodo 2012-2017 ha habido una progresión de 78 plazas de acogida. Por lo que se refiere a Euskal Herria, la colaboración de las municipalidades de Baiona, Angelu, Bokale, Biarritz, Hendaia y Lehuntze permitirá este año engrosar ese parque con 46 plazas de acogida temporal.

El dispositivo invernal de ayuda alimentaria se apoya, finalmente, en las asociaciones que distribuyen comida durante todo el año. En Baiona trabajan en este servicio la Table du Soir, que en 2016 repartió 9.361 cenas, y Atherbea, que sirve comida también al mediodía.M.U.