Anartz BILBAO DONOSTIA

Bobby McFerrin: «Aita ni baino askoz kantari hobea zen»

Bobby Mcferrinek (eta Enrico Rava italiar tronpeta jotzaileak) Donostiako jazz musikaren gotorleku izan ohi den Trinitate plaza ireki zion atzo Jazzaldiari, eta «Spirityouall» egitasmoa aurkeztu zigun jo aurretik, beltzen aspaldiko espiritualak jasotzen dituena. Gaur, Rene Marie kantaria izango da Txikijazz-en, familientzako eta egun argiz abiatuko den egitarauan. Joseba Irazoki eta Makala dj ere arituko dira Kursaalen egingo diren emanaldietan.

Behin hondartza inguruan Jazz Band Ball-ekin festa irekita, Trinitate plazan lehen emanaldia hartu zuen atzo Jazzaldiak, Enrico Rava italiar tronpeta jotzailearena eta Bobby McFerrin-ena -bai, «Don´t Worry Be Happy» lelo baikorraren kantaria-, hain zuzen.

McFerrin (New York, 1950) aspaldiko laguna du Donostiak. Ez du alferrik hirutan jo hirian -Zurriolan behin, hiriko Orfeoiarekin-. Honakoan, «Spirityouall» du eszenara dakarren egitasmoa: espiritual beltzetako abesti hilezkorrak biziberritu egiten dira haren ahotsean, jatorrizko arima galdu gabe; McFerrinen aldaberatasunaren beste erakusgarri bat da `Spirityouall'.

Lanak fedea eta esperantza ei ditu ardatz, eta aitari egindako omenaldi gisa ere uler daiteke. 2008an zendua, Robert McFerrin kantari garrantzitsua izan zen bere garaian, ordura arte zuriek baino baimenduak ez zituzten itzal handiko oholtzak zapaldu zituen lehen beltza. «Aita ni baino askoz kantari hobea zen, inork ez du kantatzen berak egiten zuen moduan», adierazi zigun Manhattaneko artistak arrastian, prentsaurrekoan.

Trinitate plazako soundcheck-ean egina zuen hitzordua McFerrinek. Aulki hutsez beteriko plazan Gil Goldstein-ek zuzentzen duen zazpi laguneko bandari azalpenak eman eta eskatzen dizkio kantariak, ahots probak (eta jolasak) egiten dituen bitartean. Musikariek erlaxatuta ematen dute, artista handiak dira eta ohituak dira jendaurrekoetara; ez ditu kikiltzen aretoak. «Urte asko eman ditut bakarka kantatzen -onartu du ahotsez ikaragarri birtuosoa den morroiak-, eta orain talde oso bat atzean duela, «ahotsa musika tresnetara egokitu beharra dut».

McFerrinek oso baxu egiten du berba, apenas entzuten diogu. «Spirityouall» ahotan hartuta, «azken hiru hamarkadetan, 80ko hamarkadatik, mamitu dudan garapenaren erantzuna da», dio. Zergatik orain? «Une egokia zelako; duela urte gutxi hil zitzaidan aita». Eta berak abesten zituen beltzen espiritualak berreskuratu ditu egitasmoan, «berak abesten zituen erara, hartara aitarengandik jasotakoa emateko».

Ahotsaren trataeran egin duen ekarpena iraultza izan dela adierazi dio kazetari batek, eta «ez dakit horrenbesterako izan den» erantzun berak, umil. «Niretzat ez dago 300 ahotsek armonia bera kantatzea bezalakorik». Horregatik, emanaldietan jendea parte hartzera animatzen du, artista eta publikoaren arteko hesia apurtu asmoz. Adierazpenok egin bitartean, eta itzultzaileak lanean ari direla, Parte Zaharrak dakartzan soinuak imitatu eta zaratatxoak egiten ditu etengabe.

Jazza etxeko txikienentzat

Txikijazz haurrentzako jaialdia dela idaztekoak ginen, baina «familientzako espazio bat sortu nahi genuen», argitu digu Esther Fernandino egitasmoaren arduradunak; guraso eta haurrek partekatu eta parte hartzeko gunea; «eta horretarako, musika da lotura». Ekimena iaz jarri zuten abian, «ondo atera zenez, finkatzea dugu asmoa; badugu esperientzia eta azpiegitura aproposa ere».

Txikijazz egitarauak hiru jai egun hartzen ditu aurten, gaurtik igandera (11.00etatik 14.00era Kursaaleko terrazetan). Eta makina bat ekimen: jolasgune, perkusio, dantza eta DJ tailerrak, eskulanak... eta zuzeneko kontzertuak, didaktiko samarrak -ikusi egitarau osoa www.txikijazz.com atarian-.

Joseba Irazokik, esaterako, gaur 11.00etan joko du, One Man Band formatuan. «Printzipioz ohiko zuzenekoa emango dut, `garajeroa' eta taberna giroan emateko aproposagoa izan arren. Eta aldatuko dena aurrean umeak izango ditudala denez, azalpenak eskatuz gero esango diet nola egiten ditudan loop-ak eta», aipatu digu beratarrak. Ez du lehen aldia jardun hauetan, Irungo Musika Parkean piknika eta Arrasateko Mundumiran goizeko emanaldiak eginak baititu. «Eta sortzen da konexioa. Iragan astean, esaterako, Ean jo nuen eta pozik ziren umeak dantzan, musika maisuak ez egiteko esaten ziena egiten nuela-eta».

Bestalde, Makalak DJ tailerra emango du, «euskarri berriak erabilita -iPod eta smartphone-ak-, modu intuitibo eta erraz batean sekuentziak nola egin, erritmoak sortu, sintetizadoreak erabili... nondik abiatu irakastea da kontua». Eta Tocanroll zein Pebot bezalako aplikazioekin, hiru urtetik gorako umeekin egingo du, gainera! «Txikijazz egiten da, Sonar Kids eta abarren antzera, jaialdietako publikoa jada guraso ere badelako; eta puntazo bat da. Nik haurrentzako ez ezik atsoentzako ere egingo nuke!».

Gaur Irazokirekin abiatuko den Txikijazzek Rene Marie kantariaren laukotea ere hartuko du 12.30ean -herenegun terrazetan izan ziren-. «Proposatu genion eta errepertorioa pozik egokituko zuela esan zigun. Gure asmoa, aurrerantzean ere bide horretatik jotzea da»; jaialdira datozen musikariei erronka botatzea, Txikijazz-en ere jo dezaten.

La noche en la que George Clinton y Snarky Puppy, padres e hijos del funk, se encontraron en Donostia

Podía haber explotado Donostia anoche, pero no lo hizo. Razones no faltaron, ni ganas por parte de dos bandas dispuestas a incendiar el epicentro del recién estrenado Jazzaldia 2014 o, en su defecto, que todo el mundo a pie de escenario bailase como si el suelo estuviese ardiendo. Dos bandas completamente diferentes en todo menos en lo más importante: el funk.

Snarky Puppy representa a la perfección el presente y futuro de esa fusión de jazz, funk y rock en la que ha desembocado la rama más sensual de la música negra. Son un puñado de chavales de Brooklyn que saben que se puede hacer música divertida sin renunciar a la técnica ni a métricas o recursos que están lejos de ser simples. Aunque relativamente desconocidos, un reciente e inesperado Grammy les ha situado en el mapa para muchos, y anoche se ganaron con creces su presencia en el gran escenario de un futuro Jazzaldia.

Pero este año, la primera medianoche en el escenario verde que preside la playa de la Zurriola estaba reservada a un pedazo de historia de la Black Music: el gran George Clinton, secundado por la doble cabecera Parliament/Funkadelic por si alguien osaba olvidar de donde salen los galones del visionario del P-Funk. Clinton ya no es lo que era, como ocurre con casi todos los que llevan demasiado tiempo en la carretera, pero es uno de los inventores de lo que hace y uno de los tipos más influyentes de la música popular afroamericana, con lo que se ha ganado el derecho a hacer exactamente lo que hizo en Donostia: plantarse allí con un montón de amigos y familiares y liarla caóticamente sobre algunos graníticos grooves.

Su concierto fue abigarrado y excesivo -rozando el absurdo- pero tremendamente divertido, con gente de su banda entrando y saliendo del escenario sin que nadie supiésemos bien por qué, ni para qué. Tampoco parecía importante; Clinton y los suyos lo estaban pasando en grande y todos los asistentes también, con la playa revolucionada y el escenario tambaleándose. ¿Hay algo más funk que eso? Yahvé M. DE LA CAVADA