Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetan
EHUko irakaslea

«El Conquis», matxismoaren salatari sexista

ETB2 kateko «El Conquistador del Caribe» saioak gizon bat kaleratu berri du, jokabide matxista izan duelako. Matxismoaren oinarria emakumeekiko gutxiespena da. Horrela, andreon lekukotza zalantzan ipintzen dute, gure irizpideak lelokeriatzat hartzen dituzte, ume bagina moduan hitz egiten eta tratatzen gaituzte, eta abar. “El Conquis”-ek jokabide matxista izan duen gizon bat kaleratu berri du, baina zeharka emakumearen jokaeraren zalantza utzi du:

• «Marcelo Ferreira, expulsado de ‘El Conquis’ por haber empujado a Idoia: El boxeador brasileño ha sido expulsado por la organización del programa por haber empujado a Idoia. Acepta su expulsión, pero dice que nadie nunca lo ha sacado de quicio tanto como Idoia». (Eitb.eus, 2017/02/14).

Begi-bistakoa denez, “El Conquis”-ek ez du erabat emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten. Are gehiago, zalantzazkotzat jotzen du, eta, horretarako, ikusleen iritzia sustatu du, erasoaren berri telebistan izan badute ere:

• «¿Es correcta la decisión de expulsar a Marcelo Ferreira?: Responde si la expulsión del capitán azul te parece correcta o no, y gana una mochila Ternua». (Eitb.eus, 2017/02/15).

Ezinezkoa da “El Conquis” saioak eragiten digun gastua argitzea. Kapitulu bakoitzak 28.900 euroko kostua duela kalkulatu da. Denboraldi bakoitzak miloi bat euroko balio du gure poltsikoentzat:

• «Etb gasta 8,2 millones al año en contratar producciones externas» (“El País”, 2015/04/24).

Eraso sexistak borrokatzen dituen irudia eman nahi izan du “El Conquis”-ek asteon. Saioak daukan parte hartzaile beltz bakarra kanporatzean, baina, sexismoa atzerritarrek ekarri diguten arazoa dela aditzera eman dute. Ikusi dugu “El Conquis”-en jasaten ditugun eraso matxistak saioko arduradunek egikaritzen dituztela. Hasteko, “El Conquis”-ek emakumeak gutxiesten gaitu, gure ogibidea azaldu beharrean, mutil-lagunaren arabera definitzen gaituenean:

• «Unai Salegi, remero que participa con su novia Nerea».

• «Nerea Badiola, ondarrutarra [rechte: remera y estudiante de Laboratorio] que participa de pareja con su novio Unai».

• «Enara Suárez, novia [rechte: estudiante de producción de audiovisuales] de Artzai, de ‘El Conquistador del Amazonas’».

Gainera, «El Conquis»-eko arduradunek saioan parte hartu nahi izan ez duten emakumeak mespretxatzen dituzte. Esaterako, Aner Gorrotxategi Oñateren aurkezpen bideoan, haren casting-aren zati bat erakutsi nahi izan digute:

“El Conquis”-eko arduradunak: «¿Eres de caserío?».”

Aner Gorrotxategi Oñatek [AG]: «Sí».

Arduradunak: «¿Y qué tienes? ¿Animales?».

AG-k: «Cerdos. Sí, Txomin».

Arduradunak: «¿Txomin? Jajaja».

AG-k: «(…) Sí, sí, sí, yo estoy abierto al amor. Si me viene cualquier ‘neskita’ yo soy [rechte: estoy] abierto a todo. Eso sí, ‘neskitas’ elegantes, eh! (…) Morenita, rubia, bien proporcionada y tal. Elegante, ya sabes».

Arduradunak: «¿Pero has tenido novia?».

AG-k: «¿Eh? Sí, sí tuve, pero nooo (...). No era mi perfil, aquella estaba un poco… estaba un poco p’ allá. Ya te digo. Aquella me cago en sos…».

Arduradunak: «¡Aquello que ya pasó! Jajaja».

AG-k: «Jajaja».

Arduradunak: «¡Aquella pa’ Txomin!».

AG-k: «Jajaja. ¡Aquella ni pa’ Txomin! Me cago en… Le quiero más al cerdo, ¡no me jodas!».

Arduradunak: «Jajaja».

AG-k: «Jajaja. ¡Pobre animal, me cago en sos, no me lo tortures! Jajaja».

Arduradunak: «Jajaja».

“El Conquis” ETBren saiorik garestiena da. Ikusleek ondoen hartu ohi duten saioa ere bada; Gorrotxategiren neskalagun ohia txerriarekin parekatu zuen arduradunaren “txantxa” eman zutenean %16,8ko audientzia izan zuen, ia ETB2 katearen bikoitza. Gorrotxategi bera ez da “neskita” eleganteen gustukoa.

Gorrotxategi emakumezkoa balitz, ez litzateke “El Conquis”-en agertuko. ETBk telebista publikoaren gaineko eredurik balu, ez luke “El Conquis” bezalako saio matxistarik emitituko. •