Mikel Urkola Eleizegi

PP-PSOE, falangismo osteko arrazistak

Hori garbi geratzen da Gaztelerrien nazioa eta Euskal nazioaren arteko erlazioak elkarrekin alderatuz gero. Bien artean, ez dago eskubide berdintasunik. Batak Estatua izateko eskubidea du, Madrileko estatua, alegia, baino Kataluniari ahalegin guztian bere berea edukitzea debekatu egiten zaio. Berdin Euskal Herriari ere.

1) Falangismo ostea. 1978An Madrileko Estaduan ezarri zena ez zen trantsizio demokratikoa, falagismo ostea baizik. Erregearengandik hasita, izendatu zutena, Frankok aukeratutakoa izan zen, haren aita zokoratuz.

APn falangista ohiak gelditu ziren ziren nagusi (Fraga, Suárez...).

PSOEn, beste hainbeste gertatu zen: Felipe Gonzálezek, Tierno Galván –PSOE zaharreko liderra bere  lagunekin– partidutik kanpora utzita gero, falangista ohiak gelditu ziren partiduaren jabe.

Falangista horiek haustura demokratikoa baino gehiago, falangismo osteko trantsizioa antolatu zuten. Eta hori da azken 40 urteotan hainbestek eta hainbestek salatu izan dutena: espainiar Estatuan, 1978an, ez zela benetazko haustura demokratikorik gertatu –Portugalen, Grezian,  Alemanian, Italian, Iugoslabiako Estadu berrietan, Baltikokoetan, bezala–, baizik falangismo osteko pertsonaien inposaketa.  

2) Foucaultek arrazismoa definitu zuen ("Genealogía del racismo. De la guerra de las razas al racismo de Estado". La Piqueta, Madrid, 1992).

«La palabra ‘raza’ no está ligada de inmediato a un significado biológico estable (…) se dice que hay dos razas cuando se hace la historia de dos grupos que no tienen el mismo origen, la misma lengua y a menudo tampoco la misma religión; de dos grupos que han formado una unidad y un todo político solo al precio de guerras, invasiones, conquistas, batallas, victorias y derrotas, violencia. (…) dos grupos que, a pesar de la cohabitación, no se hayan mezclado a causa de diferencias, asimetrías…» (85-86) «(...) análisis político de las relaciones de poder (entendidas como relaciones de guerra entre dos razas dentro de una sociedad)». (96) «Codificar las grandes oposiciones sociales en las formas históricas de la conquista y de la dominación de una raza sobre otra» (111).

«¿Qué es propiamente el racismo?» «La ruptura que se da entre lo que debe vivir y lo que debe morir (…) la calificación de unas razas como buenas y otras como inferiores (…) producir un desequilibrio entre los grupos que constituyen la población (…) subdividir la especie en subgrupos que, en rigor, forman las razas. La muerte del otro, la muerte de la mala raza, de la raza inferior (o del degenerado o del anormal) es lo que hará la vida más sana y más pura» «El racismo se desarrolló en primer lugar con la colonización» (266).

3) Foucaulten eredua vs PP-PSOEren arrazismoa.

Estatu baten mende hartuta bi edo herri gehiago daudenerako, Foucaultek, euren arteko harremanak analizatzeko proposatun duen ereduari, «sistemikoa» deitu dezaiokegu. Sistema politiko edo sozial batek azpisistema anitz izaten ditu. Eta sistema osoa aztertzeko, bere azpisistema guztiak aztertu behar dira. Bai herri baten azpisistemak baita bestearenak ere.  Horrela, herri baten azpisistema instituzionalak, beste herriaren azpisistema instituzionalekin alderatuz, denetan, azalduko da, herri batek bestea mende harrapatuta duela.

Hori garbi geratzen da Gaztelerrien nazioa eta Euskal nazioaren arteko erlazioak elkarrekin alderatuz gero. Bien artean, ez dago eskubide berdintasunik. Batak Estatua izateko eskubidea du, Madrileko estatua, alegia, baino Kataluniari ahalegin guztian bere berea edukitzea debekatu egiten zaio. Berdin Euskal Herriari ere. Nazio bezala ez gaude errekonozituta ere. Gaztelerriek eta bere Estaduak, Madrilekoak, debakatu egiten diote Euskal Herriari, autonomiaz haratago, instituzio konfederalak edo independienteak izatea. Gainera, Gaztelerriak badu bere gudalostea, Espainola deitzen diotena; baino Katalauniak eta Euskal Herriak ez. Madrileko Estatuaren erregea ere gaztelarra da, ez txiripaz, gudaz baizik.  

Baten poliziak beste herriaren poliziaren gainetik egongo da. Baten tribunalak, goren auzitegiak eta parlamentua, beste herriaren tribunalak, parlamentua etabarren gainetik egongo dira. Berdin hezkuntzako, hizkuntza eta kultur azpisistemei dagokienean. Gazteldarrek euskaldunoi haien  hizkuntza ikastera behartzen gaituzte. Baino guk, euskal naziokideok, ezin ditugu gure naziokideak euskera ikastera behartu. Emaitza berberak ekonomiko azpisistema edo sozial azpisistema elkarrekin alderatuz gero. Beste hainbeste poliziari dagokionean ere. Izatez, gazteldarren polizia dena, –nik hor euskaldunik ez dut inor ezagutu– Euskal Herrian eta Katalunian garatu daiteke; baino gure polizia edo Ertzaintza ezin daiteke Gaztelerrietan garatu.

Emaitza beti bat eta bera da: herri batek bestea mendean harrapatuta duela instituzionalki eta, gainera, legeztatuta. Menderatzaileak ez du, inola ere, herrien arteko berdintasunik nahi, hau da, ez du herrien autodeterminaziorik nahi, zeinen arabera herri guztiek eskubide berdinak dituzte (politikoak, ekonomikoak, sozialak, kulturalak) eta bere statusari buruz erabakiak hartzeko.

Euskal Herriak Gaztelerriaren mende egon behar omen du. Horixe aditzera etorri da Mendia Anderea, PSEko burua, (Berria, 2017ko 9, 8a): «PSEk ez du babestuko legeztasunaz kanpoko estatutu proiekturik».

Hau da. Lehen lehenik, arrazismoaren legeak bete behar dira; nahiz eta antieuskaldun erradikalak izan. Arrazistek ez dituzte ONUko lege iuridikoa bete nahi, herrien autodeterminazioko legea alegia. Ez dute bete nahi izan, ezta Gernikako Estatutoaren legea ere. Halare, PP-PSOEk legeak bete nahi ez badituzte ere, politikari hauek, menpekeriaren eta arrazismoaren legeak betetzeko agintzen digute.

Eta horri «unionismo» deitzen diote. Foucaultek, ordea, nazio eskubideen ezberdintasunari  «Estatu arrazismoa» deitzen dio.  

Bi herrien arteko harremanetan, horrenbesteko desberdintasuna dagoenean, Foucaultek dioenez, ez dago benetazko pakerik. Guda instituzionala baizik. Ez dago pakerik, jatorrizko guda eta konkistaren jarraipen instituzionala baizik. Orain, armarik gabeko guda; beste bitartekoz mamitzen den guda (Clausewitz). Gaztelerriak 1200 eta 1512an, Nafarroa-Euskal Herriaren aurka gauzatu zuen konkistaren jarraipena. Gazteldarrek ez dute jakin nahi, Nazio batuek 1966an konkistaren legea ezabatu eta, harrezkero, Nazio Batuek iuridikoki ezarri dutena, herrien autodeterminzioa dela. Arrazismoak itxututa daude eta konistaren legea jarraitu nahiago dute.  

Herri guztiek dituzten eskubideen berdintasunak, ONUk erabaki baitzituen, ezin dira bernegoziatu. 

Herrien eskubideen berdintasuna bernegoziatzea, munduan esklabutza debekatuta gero, esklabutzaile batek bere esklabuari esklabutza bernegoziatzeko esijitzea bezala da. Herrien autodeterminazioa eta ONUk, iuridikoki, zehaztu dituzten herri-eskubideak, Gaztelerriko Estatuak ezin dizkigu bernegoziatzeko esijitu ahal.

Baino ez al da hori, hain zuzen, gazteldarrek eta PNVk bernegoziatu nahi dutena, hau da, Euskal Herri-Nafarroako menperaketaren jarraipena beste 40 urteetarako?

Buscar