Martintxo Mantxo, Izaro Basurko eta Iñaki Barcena
Ekologistak Martxan, Mugarik Gabeko Ingeniaritza eta UPV-EHU

Energia-ereduaren beste erailak

Berriro martxoan eta berriro urtemugak eta ospakizunak. Lehenengoa Berta Caceresena izan da, martxoaren 3an bete baitzen bere erailketaren lehen urteurrena. Berta ekintzaile bat zen, Lenka indigena eta emakumea. Azpiegitura handien aurkako ekintzailea, kasu honetan urtegi handietan, hidroelekriken aurkakoa, energia-eredu baten aurkako ekintzailea.

Laster datozkigu emakumeen eguna (M8), Fukushimarena (M11) eta Txernobilena (M23), urtegien aurkako nazioarteko eguna (M14) eta Uraren Nazioarteko Eguna (M22). Eta martxoaren 20an udaberria dago deituta.

Bertaren heriotzak arreta berezia lortu zuen, lehen Chico Mendesenak edo Ken Saro-Wiwarenak lortu zuten bezala. Bitartean, beste asko izan dira Amalurra defendatzegatik jausitakoak.

Arreta horren zergatiak asko dira. Alde batetik garaia, ingurumenaren babesle asko erailak izan ziren garaia baitzen, eta artikulu ugari agertu ziren egoera beldurgarri bat islatzen: harekin 2015ean 185 ziren eraildako ekintzaileak. 1000 dira eraildakoak hamar urtetan (2002ren eta 2013aren artean). Beste arrazoia Hondurasen egoera latza, 2010etik 123 ekologistak erailak izan zirela (estatu kolpea 2009an izan zen) (datu guztiak Global Witnessenak). Beste bat ekintzaile ezaguna zela, Goldman saria. Baita bere nortasuna ere, argazki batekin begi-bistan dagoena, bere irribarrearekin, zintzoa eta xumea.

Eta noski, emakumea zen, ama, garai batean ere edonon patriarkatzak emakumeak ehunka erailtzen ari denean.

Trantsizio Demokratiko Energetikoa (Tradener) bezala helburua daukagu trantsizio energetiko hori ikertzea, bultzatzea, era demokratiko batean, jendea kontuan hartzen, kaltetu gabe, haientzako energia eskubidea bezala bermatzen, etabar. Bertaren erailketa energia-eredu honen eragina bezala ulertu behar dugu, haien borroka urtegi baten, hidroelektrika baten aurka baita, Agua Zarca proiektua hain zuzen. Horrelako proiektuak barra barra sortu dira Latindar Amerika osoan, baita beste herri txiroetan ere. Hauek bultzatzen dutenei ez zaizkie bertako herriak axola, eta ez diete haien iritzia galdetzen. Are gutxiago ingurumena. Hauek bultzatzen dutenen artean hemengo enpresa asko dauzkagu (Iberdrola, Endesa, ACS) eta finantzatzen etekina lortzen dutenak ere (BBVA, Santander).



Bultzatzen diren proiektu horietan ere beste asko hil dira, batzuetan protesta egiteagatik, edo proiektuaren prozeduran baina askotan ere erailak suertatu dira oposizioa zuzentzen zutelako. Tradener-en ustez haiek ere gogoratuak izan behar dira, eta horregatik ikerketa egin dugu izenak eta kasuak berreskuratzen. Behin hasita, ikaragarria da zerrenda ikustea. Oraindik asko falta dira, noski. Ezinezkoa zaigu 2002ren eta 2013aren artean eraildako guztien izena jakitea, baina gure sareen bidez, beste herrietako erakundeekin daukagun harremanen bidez, haiekin jarraitu ditugun prozeduren bidez, lortu dugu haien izen eta kasu asko berreskuratzea. Asmoa da haien aurkako krimena ez ahaztea, haien ahalegina presente izatea. Lortu dugu bakoitzaren erailketaren atzean zer arrazoia zegoen jakitea. Askotan, Chico Mendesen kasuan bezala ziren «rantxeroek», latifundistek (soja batez ere landatzeko lurra nahi dutenak), abeltzainen erailketa burutu zutenak. Beste kasutan meatzaritza da hauen atzean. 



Baina energia-eredua diogunean, hau da erailketen arrazoi nagusia, energia bezala ulertu behar dugulako bai elektrizitatea, bai garraioa, baita kontsumitzen dugun guztiaren prozesatzean erabiltzen dena (gero garraioa, paketatzea, etabar). Eta bidean galtzen den guztia. Bertan sartzen dira urtegiak, petrolio, gas eta ikatz ustiapenak, eta elektrizitatea ekoizteko zentralak. Hauei gehiagotu behar dizkiegu azken urteotan garatzen ari diren afrikar palmondoaren landaketak, elikaduran erabiltzen dena baina orain batez ere zabaltzen ari dela erregai bezala erabiltzeko: Indonesian, Malasian, Tailandian, Hondurasen, Brasilen, Guatemalan... herriak kanporatuak izan dira eta ekintzaileak erailak izan dira. Azkenak pasa den urrian Hondurasen ere, Jose Angel Flores. Ekainean Malasian Bill Kayong Dayak herrikoa. Irailean Guatemalan, Rigoberto Lima Choc.



Baina Bertaren kasuan bezala, urtegiak daude lehendabizikoak zerrendan: ibai bat oztopatu eta bere hertzeko lurrak urperatzen direnean haietan bizi den guztia (ingurumena eta herriak, soroak) desagertzen delako. Eta normalean ibai hertzeak dira jendeek aukeratutakoak bizitzeko, ezinbesteko baliabideak bermatzen zaielako. Horregatik oposaketa. Horregatik errepresioa eta indarkeria. Berta baina hamabi egun beranduago Nelson García erail zuten eta uztailean Lesbia Yaneth Urquía, biak ere COPINH erakundekoak. Bi aste eta gero Guatemalan Walter Mendez Barrios. Maiatzean Indian bi ekintzaile izan ziren erailak.



Ekainean aurkitu zuten Nicinharen gorputza, urtarriletik desagertua zena, hark borrokatu zuen Jirau urtegiaren uretan. Urrian Luiz Alberto Araújo oihanaren suntsipenaren aurka ekiten zuena, hain zuzen Belo Monteren eraikuntzaren beste eragin bat. Urtarrilean Guatemalako Pojom hidroelektrikaren aurka manifestatzen zen Sebastián Alonso erail zuen poliziak, hemen Gladys bezala.



Horregatik ere energia eredu hau baztertu behar diogu: itsasoak, ura, lurrak eta airea kutsatzen dituelako, lurrak urperatu eta bizitza hondatu, pertsonak eta ingurumena gaixotu, horrenbeste eraginak dauzkan klima aldaketa sortu; baina gainera inposatzen da herrietan eta baliabide gutxi dauzkaten komunitatetan, herri indigenetan; eta gure anai-arrebak, eredu honen aurka ekiten diotenak, honen aurka antolatzen direnak, haien artean emakume asko, ere erailtzen dituelako.

Aski da! Ekologistak bizirik!


Energia trantsizioa orain! Posible delako. Ezinbestekoa delako.

Buscar