Ana Arreguy

Baigorriko eskola publiko elebiduna bi erdi postu galtzekotan

Baigorriko eskola publiko elebiduna bi postu erdi galtzekotan da heldu den urteko sartzean. Erdi postu bat euskaran eta bestea frantsesean. Behin betiko erabakia otsailaren 10ean, Hezkunde Nazionaleko Departamenduko Kontseiluko bilkuran hartua izanen da.

Galtze horien kontra borrokatzen gira, gure ikasleen lan baldintzak txartuko baititu. Ikasle kopurua bi egunetan banatu beharko da, egun bat frantsesean, bestea euskaran, eta banatze entseguen arabera, gela kargatuak izan lirateke, maila anitzekin. Hala nola 31 ikasleko gelak, 5 maila desberdinekin. Adibide bat baizik ez da hori, gehitu behar da bestalde elebakarrean diren ikasle batzu ere baditugula Baigorriko eskola publikoan, eta horrek gelaren kudeaketa oraindik gehiago korapilatzen du.

Garazi/Baigorri inguruko herri inportantea den Baigorri herriko eskola publikoak, baserri eta mendi lurraldeetan gertatzen den zerbitzu publikoen baztertze politika bortizki jasaiten du. Baina ez dugu amore emanen.

Buscar