Mikel García (Antenarik Ez)

Dbus, Wifi-a eta Osasuna

Ez dirudi oso serioa Dbusen helburuetako bat autobus guztietan Wifi-a jartzea izatea eta aldi berean bere burua ingurumenarekin konprometitua dagoen konpainia bat bezala aurkeztea.

Wifi-ek uhin elektromagnetikoak sortzen dituzte eta hauek kutsadura elektromagnetikoa dakarte. Lehenik eta behin, Dbus-ek bere langileen eta autobusen erabiltzaileen osasuna kontuan izan beharko luke. Langileen ikuspuntutik, Wifi-aren istalazioak sortzen dituen arriskuen ebaluazio bat egin beharko luke, lan orduetan langileek eremu elektromagnetikoen aurrean daukaten exposizioagatik.

IARC-ek (Minbiziaren Ikerkuntzarako Munduko Agentzia) aholkatuta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) egin duen bezala, Dbus-ek ere zuhurtzia printzipioa aplikatu beharko luke. OME-k erradiazio elektromagnetikoak minbiziaren sortzaile izan daitezkela esaten bait du.

Dbuseko jaun andreak: Israel, Frantziako liburutegi eta Unibertsitateetan, Kanadan… Wifi-a kentzen ari direla ba al dakizue? Alemaniako Ingurugiro ministeritzak Wifi-a kable bidezko konexioagatik aldatzea gomendatzen duela ba al dakizue? Hauek kutsadura elektromagnetikoaren aurka hartzen ari diren neurrietako batzuk besterik ez dira.

Egin nahi duzuten hau ñoñostiarrada bat besterik ez da. Zuen ideiak langileen lan baldintzak eta erabiltzaileen zerbitzua hobetzera bideratu itzazue!

Buscar