Naroa Ariznabarreta, Aritz Azkona, Saioa Zerain, Asier Alberdi eta Ainara Ladron

Desobedientziaz libre

Bederatzi urte eta gero, orain gutxi jakin dugu 2007ko AP8ko bide-mozketaren ekimenagatik absolbitu egin gaituztela. Lehenik eta behin, zorionak eman nahi dizkizuegu gure ondoan urte luze hauetan egon zaretenoi, borrokak merezi duela erakutsi diguzue eta garaipena guztiona da, herriarena da! Baina, ezin dugu epaiketa hau salatu gabe utzi.

2007an desobedientziaren bidez, Jarrai- Haika- Segi gazte antolakundearen ilegalizazioa eta honek ekarriko zituen kriminalizazioaren ondorioak salatzeko ekimen bat egin genuen. Ordutik, bederatzi urte pasa eta gero – eta epaiketa lau aldiz atzeratu eta gero- martxoaren 18an burutu zen.

Bide honetan zehar, desobedientzia izan dugu bidelagun, borroka molde. Epaiketara ez aurkezteko hautua egin genuen batzuk eta epaiketan bertan desobedientziaz jardutea erabaki genuen denok. Arrazoia garbia da, inolako epaitegik ez du zilegitasunik euskal gazteria epaitzeko. Martxoaren 2an, epaiketaren laugarren datan, Naroa, Ainara eta Aritzek bertara ez aurkeztea erabaki eta honen ondorioz atxilotze ta espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.

Hau gutxi balitz, atxilotu eta 5 egunetara, Espainiar espetxeetara sakabanatu gintuzten (epaiketarako astebeteren faltan) eta epaiketa egunean, Martxoaren 18an, askatu. Hau ez da epaiketa honetan bizitako desproposito bakarra.  Atxiloketa uneko argazki batengaitik Axier Lopez argiako kazetariari mozal legea aplikatuz, zigortu nahi izan dute. Informazioa eten nahi dute eta ez dute lortuko; besarkada eta muxu erraldoi bat eman nahi diogu lerro hauen bitartez, zure ondoan gaituzu.

Guk argi daukagu, desobedientzia izan da zigortu nahi izan dutena. Horregaitik mantendu ziguten zigor eskaera maximoa lehenengo egunetik azkeneraino, horregatik espetxeratu gintuzten eta dispertsat, horregaitik epaitegian gure hitzaren bitartez epaiketa salatzerakoan sala ustu zuten… Estatu errepresorearen makinaria guztia jarri zuten martxan herriak duen boterea zigortu nahian. Baina ez dute lortu eta ez dute lortuko hemendik aurrera ere.

9 urteko bidea luzea izan da guretzat, senideentzat eta lagunentzat. Baina epaiketa honetatik gauza bat argi atera dugu; Euskal Herri libre batean sinisten dugunok eta hortarako lanean jarduten dugunok  badugu  molde eraginkor bat denon eskura, bakoitzak bere tamainan erabiltzeko, desobedientzia da gure tresna. Eta kolektibotasunean erabilita oso baliogarria bihutzen da, egin dezagun..

Horregatik, Euskal jendarteari, Euskal Herri libre, sozialista eta feminista eraikitzeko deia egiten diogu eta horrekin batera  salbuespen legediaren eta epaiketa politikoen kontra borrokan jarraitzeko. Borroka da bide bakarra eta dena dugu irabazteko!!!

Gora Euskal Herri desobedientea!
Gora Euskal Gazteria!

Buscar