Aritz Iparraguirren eta beste bost sinadura - Psikolaneko ikasleak

EAJ-k 600 irakasle inguru zerrendetatik kanpo utzi nahi ditu

GGutun honen bitartez, irakasle talde baten egoera laburbiltzen saiatuko gara. 2010eko Urrian gure formazioa hobetzeko eta lan aukera gehiago izateko espezialitate ezberdinetako habilitazio kurtsoak egin genituen. 2012. urtean, formakuntza bukatu ostean, kide batzuek 2013ko birbaremazio prozesuan titulazio hori gehitu zutenean, Hezkuntza sailak ez zien habilitatu espezialitate titulu gisa. 2014ko birbaremazioan, ordea, urte batez gure eskubideen alde gogor borrokatu ostean, Arartekoaren laguntzarekin, kide batzuek, jada zerrendetan zeudenak, lortu zuten espezialitate horiek habilitatzea. 2014ko abenduan, heziketa bereziko zerrenda ireki zenean, PT-ko habilitazioa zuen jende asko, 400 pertsona inguru, guztion harridurarako, zerrenda horietan ez onartuen zerrendan agertu ziren, eta titulazio desegokia zela esaten zen.

Hainbat telefono dei, e-mail eta abarren ostean, gure egoera ez zen aldatu. Zalantzak, desesperazioa, babes falta eta gure etorkizuna kaltetuta. 2015 otsailean, Haur Hezkuntzako zerrenda ireki zen. Emaitza berbera, HH habilitazioa egin zuten pertsona guztiak ez onartuen zerrendan agertu ziren. Habilitazio kurtso hauek 5000 euroko inbertsioa suposatu dute guretzat. Kilometro pila, aste buru asko, esfortzu izugarria, praktika aldia gehi proiektua, memoria… Gure ahaleginak ezerezean geratu dira.

Kalte handia suposatzen du honek guretzat eta zuen esku dago kalte hau erreparatzea eta bidezkoa iruditzen zaigun soluzioa eskaintzea gure kolektiboari. Hezkuntza sailak zera argudiatu du, araudia gaur egun dagoen bezala ezin gaituela habilitatu, baina horixe bai dela harrigarria, beraiek egiten dituzte ordezkoen araudiak eta. Estatu mailatik datozen minimoak errespetatu behar dira bai, baina Eusko Jaurlaritzak dauka azken erabakia edo gauzak aldatzeko boterea. Beraz, legea bera ez da arazoa, lege hori aldatzeko borondatea baizik.

Ezin duguna ulertu da gurekin batera ikasi duten kideak habilitatuta egotea eta gu ez. 2010eko urriaren 29an 1364/2010 errege dekretuak Lekualdatze Lehiaketarako habilitazio sistema eraldatzen du. 2011eko azaroaren 4ko 1594/2011 errege dekretuak, berriz, espezialitateak ezartzen ditu eta funtzionarioei aukera ematen zaie titulu hauek errekonozituak izateko:

Disposición transitoria segunda. Plazo extraordinario de reconocimiento de especialidades. 1. El personal funcionario del Cuerpo de Maestros, que a la entrada en vigor del Real Decreto 1364/2010, de 29 de octubre, por el que se regula el concurso de traslados de ámbito estatal entre personal funcionario de los cuerpos docentes, reunía los requisitos exigidos para habilitarse para alguna especialidad de las reguladas en el presente Real Decreto, dispondrá de un plazo de 3 meses, a partir de la entrada en vigor del presente Real Decreto, para solicitar el reconocimiento de dicha especialidad. 2. Durante este plazo extraordinario el reconocimiento de la especialidad se realizará de acuerdo con la normativa vigente con anterioridad a la entrada en vigor del RD 1364/2010, de 29 de octubre, es decir, el RD 895/1989, de 14 de julio, que reguló la provisión de puestos de trabajo de los colegios públicos de preescolar, EGB, y Educación especial y la Orden Ministerial de 19 de abril de 1990 que creó el puesto de trabajo de EGB-Educación musical y estableció el procedimiento para reconocer la habilitación para ocupar esos puestos. 3. Asimismo, el personal funcionario que supere cursos de especialización homologados para la habilitación, iniciados con anterioridad a la entrada en vigor del Real Decreto 1364/2010, de 29 de octubre, antes mencionado, podrá solicitar el reconocimiento de la especialidad correspondiente, cuando finalicen los correspondientes cursos.

2014ko birbaremazio prozesuan gure ikaskideak onartuak izan ziren, beraz, arrazoia eman zieten beraien eskubideak onartuz. Zergatik guri ez ordea, titulazio berdinak badira? 2010eko urriaren 2an ikastaroa hasi genuenean, 2010eko Errege Dekretua ez zegoen onartua, eta Psikolanek eskaintzen zuen ikastaroak Hezkuntza sailaren berme osoa zuen. Gerora, 2011ko udaberrian, Juan Manuel Aramendik, garai hartako pertsonal buruak berriro ere berme osoa ematen die Psikolan-eri idatzi baten bidez, ordezkoen zerrendetan sartzeko aukera berdinak edukiko ditugula adieraziz, alegia. Ondoren, 2012ko Ordezkoen araudia publikatzen da, Maria Isabel Celaák sinatua, eta orduan Aramendik ematen zigun bermea ezerezean uzten dute. Ulergaitza egiten zaiguna zera da, guk ikastaro hauek hasi genituenean indarrean ez zegoen errege dekretua guri aplikatzea. Gure titulazio berbera duten hainbat eta hainbat irakasle, beste generazio batzuetako ikasleak, lanean ari dira. Zergatik daude ezberdintasun horiek, ez al ditugu guztiok eskubide berdinak? Ez al dugu guztiok ikastaro berdina egin?

Joan zen martitzenean, maiatzak 19an, Konrado Mugertzaren idazkariarekin harremanetan jarri ginen eta e-mailez hitzordua eskatu genuen, gure helburua egoerari honi konponbidea ematea izanik. Bestalde, manifestaldi bat antolatu genuen maiatzak 21rako. Horrez gain, hainbat komunikabidetan ere zabaldu genuen manifestatzeko asmoa. Hezkuntza saila, arazo hau komunikabideetara heldu zela ohartu zenean, zuzenean Konrado Mugertzaren idazkariak deitu zigun eta hitzordua lotzeko nahia azaldu zuen. Manifestazioaren inguruan galdetu ziguten. Ondoren, gure aldetik gauzak hitz egiteko asmoa ikusirik, Konrado Mugertza Irakasleen kudeaketa zuzendariarekin pasatu gintuen telefonoz. Bere ardura bakarra bere izena ez zikintzea eta manifestazioa etetea zen. Argi geratu zaigu, bere ardura bakarra hauteskunde garaian bere burua kaltetua ez ikustea dela.

Gure erreakzioa manifestazioa ez egitea izan zen, baina gutariko kide batzuk Lakuara joan ziren beraiei zuzenean komunikatzeko. Heldu zirenean, hasieran agian, Konrado jauna ez zegoela esan ziguten, baina manifestaldikoak garela esan genionean berehala hartu gintuzten eta Zuzendariaren bulegora joan ginen. 10 minutuko bilera eduki genuen eta gauza asko esan ziren. Bilera hori laburbiltzeko, bere aldetik borondate falta izugarria dagoela argi geratu zen. Gure nahia azaldu genion, soluzio bat behar dugula, gu denok ordezkoen zerrendetan onartuak izatea nahi dugula. Ordea, berak azpimarratu zigun, soluziorik ez dela egongo. Orduan zertarako elkartuko gara? Gurako genukeena zera da, zuen egunkarian injustizia hau salatzea. Zuen erantzunaren zain gelditzen gara. Mila esker aurretiaz.

 

Aritz Iparraguirre
Ioritz Barrenetxea
Amaia Lejarzegi
Amaia Ugarte
Gorka Markaida
Naiara Gonzalez

Psikolaneko ikasleak

Buscar