Julen Goñi I Donostia

Elkartasuna Kataluniarekin

Gaur egun euskal independentiston itxaropena ez dago, zoritxarrez, gure etxean, Katalunian baizik. Bertan ireki den prozesuak Espainiako egitura zentralista zaharkituetan pitzadura handia eragin du, Euskal Herriak baliatu beharko lukeena. Horrenbestez, eta Kataluniari gure elkartasuna adierazteko, Euskal Herriko Udal guztiak animatu nahi nituzke irailaren 11an, Kataluniako egun nazionalean, gure ikurrinarekin batera estelada handi bat ere udaletxeko balkoian jar dezaten.

Buscar