Jorge Martín Luque | Astrabuduako bizilaguna

Erandion euria ari du

Ordezkatzen gaituzten horiei zuzenduta (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila eta Erandioko udalari), Erandion leku guztietan bezala euria ari duenean norbera babesleku bila doa edo aterkina zabaltzen du. Euskal Herriak duen ezaugarriengatik fenómeno hau askotan gertatzen zaigu.

Gizartean umeak dira zaindu beharreko gizatalde oso garrantzitsua, gure etorkizuna. Halaber, hezkuntza dugu gure txikien garapenerako oinarri eta ezinbesteko tresna gure mundua hobetzeko.

Gurean baina, Erandioko Astrabudua auzoan Ignacio Aldekoa ikastetxean 521 ikasle denbora luzeegi daramate babeslekurik gabe euria ari duenean. Atsedenaldietan eta heziketa físikoko saioak ezin dituzte behar bezala gozatu babeslekurik ez dagoelako. Beraz, eguraldia zakar denean maisu eta andereñoek ezin diete ezer eskaini haien geletan geratzea baino. Heziketa Físiko saioak egiteko instalazioak oso eskasak dira eta umeen garapen integrala helburu badugu, eskola hau erabat hankamotz dugu. Ikastetxeko aspaldiko eskaera bat da, baina oraindik gure ordezkariek ez dute haien lana egin. Guraso elkartea horretan dihardu eskolako baldintzak hobetu nahian, baina gaur arte ez dago aldaketarik.

Cariben biziko bagina euria ez zen oztopo bat izango, baina gure Euskal Herrian, Euskal euria dugu eta konponbideak bilatu behar dira. Noiz arte jasan behar dute egoera hau gure umeek? Gu gara gure umeak, gure hezkuntza da gure ispilua.

Egoera honek luzeegi jo du jadanik eta bada garaia benetako konponbide bat emateko. Gure ordezkariek badute hemen beharra. Pertsonak helburu dutela dioten politikari eta alderdiek Astrabuduako egoera injustu hau baliatu ahal dute hori erakusteko. Ignacio Aldecoako ikasleen eskubidea da. Ikastetxeak babeslekua behar du, frontoi bat edo kiroldegi bat. Egoeraren benetako tamaina hartuko duzuelakoan,

Laster arte.

Buscar