Nerea Arrizabalaga Etxaburu

Euskara ez da detailea

Euskara Euskal Herriko hizkuntza da. Askatasun gunea, batzuri gehien kostatu zaiguna izan da, beste hizkuntzez alderatuz, (Frantsesaz, Espainolaz Ingelesaz), eta bizitzako beste esparruotan ere, baina ez gara damutzen, Euskara ez delako detailea.

Euskara ez genuke museoko hizkuntza izaterik nahi, edo garai batean Latina ikasten zen bezala eskolan bakarrik erabil dadin, horrexegatik noizean behin gogoeta egitea Euskararen berebizikotasunaz ondo datorkigu euskaldunoi.

Guziok baitugu ardura, herritar xumeongandik hasita arduradun politikoengana. Ikasi, gogoeta sakon egin eta erabili beharko baikenuke, askatasuna ere hartuz gozatzeko.

Bai, Euskara ez da detailea, euskaldunon hizkuntza baizik, eta denok dakigun bezalaxe hizkuntzak gizakortzen gaitu, eta Euskarak giza naturaz sakontzeko eskeintzen dizkigun argitasun islak gogoan izanik ere aitzina egin genezake askatasunean.

Buscar