Sera Rodriguez Rodriguez eta Agurtzane Auzmendi Agirre

Gora eta behera

Beste behin ere, euskaldunok ikusezin bezala hartzen gaituzte, igogailua behera doa, baina lasai!
Kasu honetan Orona enpresa-kooperatiba da igogailua behera daramana.
Gure etxean, Hernanin, igogailu berria jartzea erabaki da Orona enpresaren eskutik, eta obra hasi aurreko ohartxo bat jarri dute, obraren iraupena, baldintzak, sahiestu beharreko arrikuak etab. adieraziz....Eta hara hor nun igogailua behera doan... erdara hutsean!
Idatzia Chao jaunak sinatzen du... ba, bai "txao, txao"!
Ez da lehen aldia Orona enpresa gurean lanean dabilena, duela urte ta erdi edo mantenu lanetan egon ziren eta orduan ere oharrak erdara hutsean jarri zituzten, orduan ere igogailua beheraka! Baino lasai!
Hala ere, gu "moska txe txe" xamarrak izaki, telefonoz haiekin harremanetan jarri ginen gure kexa adierazteko ta Oronaren erantzuna ba... berriro igogailua beheraka!
"Hori langilearen arabera izango da: langilea euskalduna bada euskaraz egingo da (igogailua gora) eta ez bada euskalduna erderaz (igogailua behera)".
Beraz "txao txao" berriro, ta beheraka... eta esandako loteriaren desesperoan euskalduna... eta halako esperantza batek itxutua ere bai:
-Noizko Oronak "una Idea ona", barkatu, ideia on bat euskeraren alde?
-Noizko Oronak "ezkontz-eraztuna" euskerari?
-Pozten gara aurten Oronak korrikaren lekukoa eramatearekin baino noizko Orona korrika egunero igogailuak goraka?
-Noizko Orona "korrika" egunero igogailua goraka?
-Noizko kaixo Chao jauna?
Euskal Herrian Euskaraz, gure nahia eta eskubidea delako!
Igogailuak goraka!
Kaixo Chao jauna eta kaixo denok!

Buscar