Leo Belaustegi Alberdi, Ondarroa 12 Mila-ko kidea

Gure bixigu freskue...

Azkenaldian Euskal Herriko portuetan arrain-kontsumoaren inguruko jaiak ugaritu dira, festa hauetan txibia, itsaskiak, olagarroa… protagonistatzat hartuz. Beste jai batzuk, aldiz, badira bai gure kaladeroetan arrantzatzen diren espezienak, hala dira adibidez Antxoa Egune (Ondarru), Berdel Eguna (Mutriku), eta abar.

XXI. mende hasieran etengabe kanpotik ekartzen ari dira arrainak, baina euskaldunok zergatik kontsumitzen ditugu kanpoko arrain horiek? Alde batetik Euskal Herriak ez duelako arrantza politika zehatzik, eta bestetik arrantzatzen den arrain guztia ez delako saltzen «deskartea» dela eta. Hau da itsasontziak harrapatutako arrainaren %50 berriro uretara bueltatzen da hilda, eta arrain hoiek (pelenkak, putxanoak…) guk ez ditugulako kontsumitzen. Ozeano guztietatik arrantzataturiko espezieak jaten ditugu jakin gabe nongoa den erosten dugun arraina, eta gainera, festak antolatzen ditugu arrotzak diren arrainekin.

Gure kostaldeko arraina izan den bixiguarekin jaia prestatu da Orion asteburu honetan, baina gaur gaurkoz bixigua kanpotik ekarria da, Azores, Marruekos eta Gibraltarretik adibidez. Bixiguak gurean sekulako garrantzia izan zuen 1960 eta 1970ko hamarkadetan, horregatik gure arrantzaleen arrain preziatua izan zen 1980ko hamarkada arte. 1980 urtean Hondarribian 367.328 kilo bixigu deskargatu ziren eta Bermeon 372.000 kilo izan ziren harrapaturikoak. Baina 1980ko hamarkadaren erdikaletik bixiguaren arrantza kopuruz nabarmen jaisten hasi zen. Handik aurrera arrain hau poliki-poliki desgertzen joan da eta ez da dagoeneko errekuperatu. Gure portuetan zientoka ale batzuk bakarrik arrantzatu dira azken hamar urtetotan. Espezie honen desagertzean arte oso depredatzaileak eragin zuzena izan dute, honek etorkizunerako arrantza ez kontenplatzea dakar, bakarrik epe motzeko arrantza zihurtatzen du, antxoa eta bixiguarekin gertatu den bezela.

Aipaturiko egoera tamalgarriari erantzuteko administrazioari –noski, berari dagokio– neurri zehatzak har ditzala irmoki eskatzen diogu: gure kaladeroetan arrain hau berriro berreskuratzeko eta horretarako arrantza iraunkorra eta jasangarriak suspertu, arte depredatzaile industrialak 12 milatik kanpora atera, 12 milatik barrura berriro ere tresna artesanalak bakarrik erabili ahal izatea. Horrela gure arrain eta espezien elikadura lortu behar dugu, bixiguaren berreskurapena azken batean bermatuz.

Eta etorkizunean, gure kaladeroetan dauden beste espezieak (adibidez legatza, xapoa, oilarra…) desagertzeko aukera berdinetan egongo al dira? Aurrerantzean nola elikatuko gara gu eta gure ondorengoak?

Agintariok. Aitzakiak jartzeko epea bukatu da! Guk, Ondarroa 12 Milak, elkarte bezela, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio arrantza politika berri bat defenda dezala, txosten zientifiko eta borroka politikoa astin dezala Madrilgo gobernuak bere eskumenetan aldaketak lortzeko. Arrantza politika berri bat bioaniztasunaren aterkiaren menpe, galtzorian eta galdutzat ematen diren espezien errekuperazio planak burutu ditzala; bedak, arrantza epearen moldaketa-mugaketa, arrantza mota ezberdinen artean itsas eremuaren banaketaz eta itsas erreserbak baliatuz.

Buscar