Patxi Aznar Bellido

Hemen ere gerta daiteke

Aurreko Valentziako Generalitateko presidentea, Francisco Camps, hain zuzen ere, inputatua egonda Komunitate hartako hauteskundeetara aurkeztu eta irabazi egin zuen. Garai hartan pentsatu nuen: zorionez, Gipuzkoan hori ez zela gertatuko. Horren harira, Ap-1eko garai hartako eraikitzaileen eta Bidegiko arduradunen arteko emailak ikusita argi gelditzen dena hauxe da: Bidegiko arduradunen konplizitatearekin eraikitzaileek egindako irregulartasunak. Garai hartako Bidegiko arduradunak: Eneko Goia gaur egun Donostiarako alkategaia, eta Markel Olano, gaur egun Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaia. Hori gutxi ez-eta, aste honetan bertan jakin izan dugu nola enpresa handiek ez zuten zergarik ordaintzen, aurreko Diputazioko EAJ-PNVko arduradunek nahi ez zutelako. Horrela egituratzen al da gizartea! Hori guztia gertatzen den bitartean, Gipuzkoan, 38000 pertsona 568€ baino gutxiagorekin bizi dira, pobrezia energetikoa %12 ra iristen da, eta 105.00 pertsonek elikagai-bankutik laguntza jaso zuten. Nire ustez, oso penagarria izango litzateke Valentzian gertatutakoa Gipuzkoan gertatzea. Beraz, espero dut datorren igandean Valentzian pasatu zena ez pasatzea eta desberdinak izaten jarraitzea.

Buscar