Josu Imanol Unanue Astoreka eta Ramon Garaizar Olaizola

Herri berri bat Euskal Herrian

Domeka eguerdian eta gure ohituren kontra, ETB2ko “Teleberri” ikusten egon ginen. Halako batean, Larrabasterra-Plentziaren arteko Metroko katenarian matxura bat zegoela-eta, zerbitzuan aldaketaren berri eman zuen esatariak, baina pantaila-azpiko faldoian agertzen zen «Plencia» herriaren aipamena. Ez genuen sinesten irakurtzen ari ginena eta saiatu ginen behin eta berriro ikusten ea beste “Teleberri”-n, gauekoan, nola agertzen zen idatzita Plentzia izen ofiziala duen herriaren izena. Berdin, Plencia, eta gainera esataria saiatu zen hala ahoskatzen. Orduan konturatu ginen agian beste herri berri bat sortu dela Euskal Herrian, zeren, guk dakigula Plentzia Bizkaian dago. Plencia non?
“Teleberri”, aspalditik, norabide ezean dabil, euskararen aurkako jarrera mantenduz edo hobeto esanda, erdararen aldeko hautua egiten. Zoritxarrez, iritzia sortzen saiatzen dira, bere ugazaba zahar-berriek, ildo politiko zehatza lantzen dutelako egunero,
Orain gutxi, Baiona herri frantses gisa aurkeztu zuten eta Iparraldea Frantzia modura. Euskal Herria erkidegoarekin lotzen dute ia beti. “Teleberri”-n ez dute gure lurraldetasuna bera ere defendatzen. Beste adibide bat: eguraldia ematean, nola agertzen den gure lurraldearen mapa, Trebiñu barik.
Hau al da diru publikoarekin mantendu nahi dugun telebista? ETBko zuzendari jauna, guk dakigula Bizkaian «Plencia» ez da existitzen; bai, aldiz, Plentzia izena daukan herri polita. Beraz, gutxienez errespetatu ofizialtasuna. Gure aldetik, Adios, Euscal Televista.

Buscar