Juan Luis Mugertza Unanue

Oraingoan ere, tonu argia aukeran

Bai-ez egon ziren tarte batean, baina, azkenean, ez da akordiorik izan. Dirudienez, kanpoko eragin txarrak ez omen du lagundu gustuko kolorea aukeratzen. Gainera, urte asko daramatzate betiko kolorea janzten, eta orain oso berandu da kolorez aldatzeko, ereduarekin hausteko. Tira! Tira! Horregatik, betiko estiloaren alde egingo dute aurrekontuak aurrera ateratzeko, eskutik helduta joateko, nahiz eta aukeratutako tonua gehiengo sozialak gogoko ez duen. Besteak beste, erabakitzeko eskubidea ukatzen duelako, eta bestelakoetan murrizketak dakartzalako. Baina hori gutxienekoa da. Hauei bost axola. Babesa nahi zuten, nola edo hala, eta presa handia zuten abiaduran jartzeko, etxea pintatzeko. Kontuak kontu, orain akordioaren kolorea zuritzeko azken dotorezia-ukitua baino ez dute falta. Ortuzarrek besteek aukeratutakoak gorritik asko zuela esan du, eta horrela… oso zaila dela elkar hartzea. Aukeran beti urdin argia hobeto.

Buscar