Aitziber Olabarrieta Kareaga (Osakidetzako erizaina)

Osakidetza: manipulaziorik ez

Mesedez Osakidetza:greba egiten gauden langileen kopuruak ez manipulatu. Betikolez komunikabideetan agertzen diren datuak ez dira benetakoak. Osakidetzak libratzen, oporretan edo bajan daudenak zenbatzen ditu ez grebalari moduan. Zergatik ez ditu datuak modu objektiboan ematen? Hau da, gaur lanean egon beharreko guztietatik, gutxieneko zerbitzuak kendu, eta greba egin dezaketen langileen benetako kopurua eman. Demagun, gaur 26.000 langile lanean egoteko ziren; horietatik 15.000 gutxieneko zerbitzuak badira, 11.000 egin dezakete greba... Horietatik zenbat irten dira grebara? Hori baita benetako grebaren eragina (kopuruak asmatutakoak dira); Osakidetzak badaki zein den benetako parte hartzea, baina ez du egia esan nahi! Nire zerbitzuan 24 langile gara; emandako datua %16 greba. Errealitatea: goizeko txandan erizainon %100 greban (3) besteak gutxieneko zerbitzuak direlako (4). Guztira goizean 16 langileetatik, greba egiteko aukera 7 izan dugu eta 5 greba egin... Zuek atera ondorioak.

Buscar