Luis Zazpe

Stop dispertsioa!

Sare Rotxapeatik, Ibon Esteban Scaloniren leku-aldaketa eta auzotik urruntzea salatu nahi dugu, egun Zaballako espetxean (Araba) preso dago eta hurrengo egunetan Villabonako espetxera (Asturias) eramango dute, etxetik 400 kilometrotara. Jendartearen zati handi batek euskal preso politikoei aplikatzen zaien dispertsioarekin bukatzeko eskatzen duen bitartean, Estatu espainolak (eta frantsesak) kolektibo honekiko salbuespen neurriak aplikatzen jarraitzen du, neurri hauek internazionalki salatuak izan dira preso dagoen edonoren giza-eskubideen kontrakoak direlako. Sare Rotxapeak preso dauden pertsonen dispertsioarekin bukatzeko (aplikatzen diren beste neurriekin batera) zu ere inplikatu zaitezten animatzen zaitu. Denon artean lortuko dugu.

Buscar