Zopilotes Txirriaos Entre Atxunes y Culebras
‘Entre Atxunes y Culebras’, Zopilotesen lan berria

Los Zopilotes Txirriaos bueltan dira disko berri batekin, ‘Entre Atxunes y Culebras’ izenburuarekin kaleratu berri dute. Hamahiru kantuko lana da eta tartean jaso dute euren ‘Siete Mares’ abesti ezaguna ere.

Askotariko gaiak landu dituzte diskoan, Altsasuko gazteen espetxeratzeaz eta Guardia Zibilaren presentziaz ari dira, adibidez, ‘Kontrolik Gabe’ lanean eta istorio berezi eta ederrak jaso dituzte hainbat abestitan, diskoari izena ematen dion lanean, adibidez (hemen entzungai).

Sarean jarri dute diskoa entzungai eta deskargatzeko moduan: Disko osoa eta informazio gehiago HEMEN

02 JUN. 2017
Loading...