Baldintza hobeen zain egon gabe, emakumeak lehian Zarauzko olatuetan
20/04/2017

Emakumeen lehiaketari gaur 09.00etan eman zaio hasiera. Justine Dupont, Garazi Sanchez, Lee-Ann Curren eta enparauak iaz Pauline Adok lortu zuen garaipena errepikatzen saiatuko dira. Antolakuntzatik aipatzen denez, baliteke bihar baldintzek ez laguntzea eta atseden bat hartzeko baliatzea, txapelketari amaiera ahal den moduan asteburuan emateko.