Urepeleko herria elurrez estalia. ©Urepeleko Herriko Etxea
Urepeleko herria elurrez estalia. ©Urepeleko Herriko Etxea
Luzaideko herria, goiz honetan. ©Iurre Bidegain
Luzaide, goiz honetan. ©Iurre Bidegain
Larrun mendiko tontorrera ailegatu da elurra. ©Caroline Malzcuk
Larrun mendiko tontorrera ailegatu da elurra. ©Caroline Malzcuk
Arnegiko Ondarrola auzoa abenduaren 1ean. ©Iurre Bidegain
Arnegiko Ondarrola auzoa abenduaren 1ean. ©Iurre Bidegain
Iruñea zuri zuria goiz honetan. ©Naiz
Iruñea zuri zuria goiz honetan. ©Naiz
Gogotik ari zen elurra botatzen goizean Iruñean. ©Ruben Pascual
Gogotik ari zen elurra botatzen goizean Iruñean. ©Ruben Pascual
Gasteizen ere elurra agertu da goizean. ©Ion Salgado
Gasteizen ere elurra agertu da goizean. ©Ion Salgado
Elurra mara-mara

Elurrarekin ongi etorria eman diogu abenduari. Euskal Herriko txoko anitz zuri-zuri iratzarri dira gaur. Baxe Nafarroako zenbait herrietara elurra ailegatu da, hala nola, Donibane Garazi, Arnegi eta Urepelera. Lapurdiko mendi kasko anitz elurrez estaliak esnatu dira gaur goizean. Elurraren eraginez, bideak moztu behar izan dituzte Nafarroan. Abaurregainan, Euskal Herriko herririk altuenenean 22 zentimetro elur pilatu dira.

01 DIC. 2017