Agur hunkigarria Joxe Urteaga trikitilariari

Joxe Urteaga ‘Zumarragako Trikitixa’ko soinujoleari azken agur hunkigarria egin zioten atzo arratsaldean jaioterrian. Hileta elizkizunaren amaieran, bi ilara bete trikitilarik pieza bat jo dute, eta ondoren Mikel Alustiza ilobak ‘Agur jaunak’ abestu du. Joxeren biloba Gari Lizarragak soinu txikiarekin lagundu dio.

11 ABR. 2017