Artista liburuak egiteko ikastaroa

Donostiako Arteko tailerrak arte plastikoetako ikastaroak ematen ditu, bai umeentzat eta bai helduentzat. Ikastaro horietako bat liburu artistikoena da, eta bertan liburua nola osatu azaltzen dute pausoz pauso: papera aukeratzea, orrialdeak jostea, koadernaketa era ezberdinak... Hala, ikasle bakoitzak bere liburu propioa egiten du, hasi eta buka, eta ale hori bakarra izango da munduan, bai edukian eta bai forman.

23 ABR. 2016