Arzalluzek zerbitzu sekretuei eta «erregimeneko buruei» egotzi die Muguruzaren hilketa

EAJko buru izandako Xabier Arzalluzek Cesid militarren zerbitzu sekretuen bizkar gainean bota du Josu Muguruzaren hilketaren ardura. «Erregimenaren buru zirenek egiten zituzten horrelako gauzak», esan du Alcalako atentatuaren 25. urteurrenean. «Guretzat garbi zegoen Cesid edo horietako bat zela. Beren politika gainetik egiten zutenek, hemendik bai eta hemendik ez esaten zutenek. Hori oraindik horrela da». Adierazpen horiek ‘Zohardia’ dokumentala ekoizteko egin zituzten elkarrizketetan egin zituen.

21 NOV. 2014