Behobia-Donostia: 1919 - 2014

50. edizioa du aurten Behobia eta Donostia arteko lasterketa famatuak. 1919an izan zen lehen saioa, 22 korrikalarik parte hartu zuten eta Juan Mugerza izan zen irabazle. Ez da hamarkadarik izan BSS lasterketarik gabe; 1924ean, jada, garaiko lasterketa garrantzitsuenekin alderatu zuten, 36ko gerraren ostean erreleboen modalitatean mantendu zen lasterketa eta 1979an abiatu zuen etenik gabeko bilakaera. 1.000 korrikalarik parte hartu zuten eta Begoña Zuñiga izan zen lehen emakumezko irabazlea. 83an gurpildun aulkiak batu zituzten lasterketara eta 1988an 4.000 parte hartzaile izan zituen, 10.000 1996an eta 20.000ko langa pasa zuen 2010ean. Gaur gaurkoz 30.000 parte hartzaile ditu lasterketak eta 1.500 lagunen bolondres lanari esker da posible. 

 

24 SET. 2014