Berri Txarrak, ‘Belaunaldi bat' (The Wipers' cover)

Aurtengo «Record Store Day» egunerako, Berri Txarrak taldeak kaleratutako ‘Bakarrik egoteko modu berri bat’ binilozko singlean jasotako ‘Belaunaldi bat' The Wipers taldearen bertsioa da honakoa. 10 hazbeteko biniloak abesti honekin batera, 'Bakarrik egoteko' Berri Txarrak taldearen kanta berria jasotzen zuen ere.

Grabaketa 2017ko urtarrilean egin zen, Cal Pau Recordings masian (Bartzelona), Santi García teknikari zela. Diseinua taldeak berak egin du, Galder Izagirreren argazkiekin.

1.000 aleko edizio mugatua izan da taldearen "Only In Dreams" zigiluaren bitartez ateratakoa eta disko-denda independenteetan baino ezin da lortu.

23 MAY. 2017