Ezkio-Itsasoko Yartu elkartearekin txangoa Lapurdira

Lehendabizi nork bere herria ezagutu eta ondoren Euskal Herria. Horrela jokatzen du Ezkio-Itsasoko Yartu kultur elkarteak. Ondarea jaso, ia galduak zeuden ohiturak berreskuratu, herritarren arteko harremanak sendotu... hori guztia egiten du Yartuk, eta gainera urtean behin autobusa hartu eta Euskal Herriko eskualderen bat bertatik bertara ezagutzera abiatzen da herritar mordo bat. Aurten Lapurdin izan dira, Fermin Leizaola adituarekin eskutik, eta NAIZi ere egin diote tokia.

25 JUL. 2016