Gabi Mouescaren hitz hartzea Parisko konferentzian

[Intervención íntegra de Gabi Mouesca (CAS) | Gabi Mouescaren hitz hartzea osorik (EUS)]

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Parisen, hilabete hasieran izan zen Bake Konferentzian zuzenean parte hartzeko eskaria egin zuen. Ez zuten baiezkorik jaso eta Gabi Mouesca preso ohiak eraman zuen Frantziako Asanblada Nazionalera hauen egoeraren eta aldarriaren berri. Bere hitz hartzean EPPK-ko kideen egoeraren azaltzeaz gain, hauek bakearekiko duten engaiamendua berretsi zuen Mouescak eta Parisi eta Madrili bide beretik ekiteko gonbitea egin zien Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren izenean.

01 JUL. 2015