Hasier Arraizi babesa adierazteko elkarretaratzea

EH Bilduko legebiltzarkide eta Sortuko presidente Hasier Arraiz EAEko Justizia Auzitegi Nagusian epaitu dute eta, hitzorduaren aurretik, hari babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute epaitegiaren atarian, koalizioko kideez gain Andoni Ortuzar jeltzalea ere han izan dela. Behin saioa hasita, Fiskaltzak seitik bi urtera jaitsi du espetxe zigor eskaera.

09 MAY. 2016