Iriarteren (EH Bildu) hitz hartzearen laburpena

Ordubetetik gora baliatu du Maddalen Iriartek bere EAEko lehendakaritzarako hautagaitza aurkezteko hitz hartzean (osorik PDFa hemen). Gobernu feminista baten alde egin du, berdintasunaz murrizketen aurka, enpleguaz eta oro har herritarren egunerokoa hobetzeko hartu beharreko neurri zerrenda luzea agertu du. Hitz hartzearen azken txanpan heldu die bakegintzari eta independentziaren bideari heltzeko beharrari. 

23 NOV. 2016