Komikigunea: komikiaren erreferentziako zentroa

Donostiako hirigunean, bi solairutan banatuta, topatuko dugu Komikigunea, komikiaren erreferentziako zentroa. Garai batean ume kontutzat hartzen ziren komikiak, irakurri eta botatzeko, baina gaur egun oso bestelako kontsiderazioa dauka adierazpide honek. Ibilbide hori nola egin duen ondo baino hobeto ikusten da Komikiguneko 30.000 dokumentutan; denak ikusterik ez dugu izan, jakina, baina hainbat harribitxi izan ditugu begien aurrean. NAIZ bertan izan da.

12 NOV. 2014