Kultura digitala ume eta nerabeentzat, autobusez

Gipuzkoan barrena dabil Ikasgela Ibiltaria, herrialdeko gaztetxoei programazio hizkuntzaren oinarrizko ezagutza eskaintzen. Autobus batean prestatu dute ikasgela, eta herrira iristen denean 45 minutuko ikastaroak eskaintzen dituzte irakasleek, bata bestearen atzetik, ahalik eta ume eta nerabe gehienek aukera izan dezaten ordenagailuen hizkuntza ikasten hasteko. Foru Aldundiak prestatutako ekimen honek Hondarribiko udalekuan izango du jarraipena.

14 JUL. 2017