Luken Goia, 29.222 egun desagertuta daramatzan Felix Goiaren bilobaren testigantza

«Gaur 29.220 egun bete dira desagerrarazi zutela». Honela zioen joan den asteartean GARAn argitaratutako eskela deigarri batek. Felix Goia Urbieta zen desagertutako gizon hori, oiartzuarra jaiotzez.1936ko irailean emaztea eta sei seme-alabekin Eulatetik deserriratu eta Tolosan tropa frankistek atxilotu zuten. 1936ko azaroan Ondarretako espetxean preso sartu eta ordutik ez da haren berririk; emazteari aske utzi zutela esan zioten eta espetxeko fitxan «a disposición del juez especial Sr. Llamas» utzi zutela zioen. Haren biloba Luken Goiarekin hitz egin du NAIZek eta hala ezagutu ditugu gertakari anker haren xehetasunak.

17 NOV. 2016