Segurara iritsi da ‘Euskararen sagartzea’

Ipar Euskal Herriko lizeo euskaldun bakarra da Baionako Bernat Etxepare, eta eraikin berria izango du datorren ikasturtean. Ikastetxeak beharrezko duen hornikuntza guztia erosteko kanpaina abiatu dute ikasle, irakasle eta gurasoek, eta joan den asteburuan Hego Euskal Herrira jauzi egin du ‘Euskararen sagartzea’k. Segurako ekitaldiaren lekuko izan zen NAIZ.

13 FEB. 2017