‘The World’ dirudunen itsasontzia Donostiara iritsi da

«Aberatsen itsasontzi» gisa ezaguna den ‘The World’ itsasontzia Donostiara iritsi da gaur goizean. Barku-bizilekua da eta mundu osoko itsasoak zeharkatzen ditu herrialde desberdinak bisitatuz. Portu bakoitzean egun pare bat besterik ez ditu egiten. Bidaiariak ontziak dituen 165 departamentuetako bat erosi edo alokatu duten dirudunak dira eta urte osoa nabigatzen igaro ohi dute, luxuz inguratuta.

14 JUL. 2016