Udalbiltzak euskal herritartasuna sustatzeko lan egingo du

Udalbiltzak agerraldia egin du Ordizian eta lan ildo berri bati ekingo diola iragarri du, hain zuzen ere, euskal herritartasunari. Independentziaren alde Katalunian eta Eskozian aurten egingo diren galdeketak direla-eta, 2014a urte berezia izango dela uste du udalen eta udal hautetsien biltzarrak eta, gure herrialdeari dagokionez, bide propioa egiteko baldintzak sortzen ari direla adierazi dute.

24 FEB. 2014