Yartu, edo nola jarri kultura herri txikietako biztanleen eskura

Garai batean eliza, eskola eta taberna izaten ziren herri txikietako biztanleek elkarren berri izateko bidea. Toki askotan topaleku hauek galdu egin dira, edo ahuldu gutxienez, eta berriak sortu behar izan dira. Ezkio-Itsason Yartu kultur elkartea antolatzea erabaki zuten, eta jo eta fuego ari da lanean, kultur eta aisialdi ekitaldien bidez herritarren bizitza aberastuz. Nola moldatzen diren eta zer erantzun jasotzen duten esan diote elkartekoek NAIZi.

25 JUL. 2016