|2017/11/20 12:50
Sustrai Colina: "Erortzeko beldurra baino handiagoa dut salto egiteko gogoa"

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzuliko Amurrioko saioa poltsikoratu zuen Sustrai Colinak. Beñat Gaztelumendiarekin batera, urrats sendoa eman du BECeko finalerako bidean. Colinak esan digunez, Bastidan baino gustorago aritu zen, "gorantz noanaren sentsazioa dut". Libre aritu zela dio urruñarrak, asteburuetan egiten duenetik gertuago. Orain arteko ibilbidean eduki duen jarrera aldaketari eutsi eta "erortzeko beldurra baino salto egiteko gogoa" du Sustraik.

Loading player...
@gara_miantzi|2017/11/19 20:30|0 iruzkin
Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi, pauso sendoz BECerantz

1.325 lagunek goxatu dute Amurrioko Bañueta kiroldegia. Finalaurrekoetako bigarren itzuliari hasiera eman dion saioa ederra izan da. Puntan, 700 punturen marra pasatuz, Sustrai Colina (701), eta beregandik hurbil Beñat Gaztelumendi (694,5). Biak pauso sendoz doaz BEC aldera. 

|2017/11/14 12:30
Aitor Mendiluze: "Saio borobila atera zitzaidan Durangon"

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzulian sartu zen lehian Aitor Mendiluze. 740,5 punturekin gailendu zen Durangoko saioan. Lehen saioaren urduritasunarekin baina uneoro "sentsazio onarekin" aritu zela aitortu digu, "saio borobila" egin zuela. Finalaurrekoen bigarren itzulian Iruñeko Anaitasunan arituko da abenduaren 2an Mendiluze.

Loading player...
|2017/11/13 14:39
Mendiluze lokomotora garaile Durangoko saioan

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzulia amaitu zen atzo Durangoko saioarekin. Bertatik bertara jarraitu zuten GARAko Amagoia Mujikak eta Info7 irratiko Mirari Martiarenak. Aitor Mendiluzek lortu zuen garaipena 740, 5 punturekin. Lokomotora bailitzan, laneko buzoarekin haseratik aritu zen Mendiluze bi kazetarien aburuz. Gainerako bertsolarien jardunaz solastu dute eta baita hurrengo faseaz ere.

Loading player...
Amagoia MUJIKA|GARA
Durangon seitik bostek egin dute salto aurrera, Mendiluzek oso goitik

KOSKA BAT GORA TXAPELKETAK. POZIK AURRERA DOAZENAK ETA APALAGO BIDEAN GERATU DIRENAK. DURANGOKO LANDAKON BERTSO ARRATSALDE BIKAINA ATZOKOA, BERTSOZ ETA TXALOZ JANTZIA. MENDILUZEK TONTOR EDERRA IGO ZUEN.

Amagoia Mujika|2017/11/12 20:05
Aitor Mendiluze gailendu da Durangoko saioan, 740,5 punturekin

Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko Landakon jokatu den finalerdietako lehen bueltako azken saioa, eta gaurko saioko sei bertsolarietatik bostek egingo dute aurrera; Iñaki Apalategik jarri du langa 648 puntutan.

Maider Iantzi Goienetxe|GAUR8
Bertsolari Txapelketa

Fokuek bertsolariak argitzen dituzte, baina itzalean badira hamaika langile eta petodun Bertsolari Txapelketa Nagusiaren muntaia erraldoia posible egiten dutenak. 14 ordu traktorean bertsoak adituz ematen dituen Mezkiritzeko boluntarioa ezagutu dugu, baita saioetara iristen aurrena eta joaten azkena den Lankuko langilea ere. Oholtzako kamerako zulotik begiratu dugu, eta bertso onekin dar-dar egiten duten transkribatzailearen eskuak ukitu. Azkenik, Euskal Kazetaritza Saria ospatzen topatu ditugu komunikazio taldekoak, pozarren.

|2017/11/06 13:32
Beñat Gaztelumendi: "Gogoa dut Maulen erakutsi ez nuena Amurrion erakusteko"

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzuliko Maule-Lextarreko saioan Beñat Gaztelumendi gailendu zen 694,5 punturekin. "Saio urduria" izan zela aitortu digu, kosta zitzaiola bere burua aurkitzea, baina zortziko txikitik aurrera "gustora eta seguru" aritu zen. "Brilloa faltatu zitzaidan" esan du. Txapelketa honetan finalaurrekoetan sartu da lehian Gaztelumendi, eta hori nabaritu du. "Amorratzen" dago Amurrion kantatzeko.

Loading player...
|2017/11/06 09:47
Maialen Lujanbio "Mainontzin disgustora geratu eta estu heldu naiz bakarkakora"

Maialen Lujanbio izan zen garailea Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoan, Irunen, 750 puntu lortuta. Harmaila zutik jarri zuen kartzelako lanarekin, eta  oroituak izango dira bere hiru bertsoak. Saioa amaiatuta Mirari Martiarenak hernaniarra elkarrizketatzeko aukera izan zuen, Mañontzirekin disgustora geratu zela "estuasuna" hala definitu zuen Lunjanbiok txapelketako saioa "badakigu nolakoak diren txapelketak". "Lasaiago eta naturalago aritzea espero dut bigarren itzulian" hori ere aitortu ziguk Lujanbiok. 

Loading player...
NAIZ|2017/11/04 20:36
Beñat Gaztelumendi nagusitu da Mauleko finalerdian

Beñat Gaztelumendi añorgarra gailendu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko Mauleko saioan. 694,5 puntu eskuratu ditu. Bere atzetik Julio Soto (668,5), Nerea Ibartzabal (663), Etxahun Lekue (656,5), Nerea Elustondo (637,5) eta Beñat Iguaran (604) izan ditu.

Orria 1/ 4