NAIZ.INFO |BILBO|2012/12/17 19:48
San Tomas jairako prest dira Donostia eta Bilbo

Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetako udalek gaur aurkeztu dute ostiraleko San Tomas egunerako prestatu duten ekimen sorta. Baserriko produktuak eta festa giroa izango dira protagonista. Bilboko Konpartsek hainbat ekimen antolatu dituzte jaiaren izaera herritarra indartu asmoz.

NAIZ.INFO|2012/12/17 16:43
Diana Krall y Pharoah Sanders actuarán en el Heineken Jazzaldia

Diana Krall, Pharoah Sanders, Dave Douglas, Steve Swallow y Steps Ahead actuarán en el 48º Heineken Jazzaldia de 2013 que se celebrará entre el 24 y el 28 de julio del próximo año.

Gotzon Aranburu|2012/12/17 11:15
Eguzki Irrati librea

1982ko abenduaren 15ean egin zuen aurreneko emisioa Iruñeko Eguzki irrati libreak. Izenak iradokitzen duen moduan, mugimendu ekologistaren eta antinuklearraren eskutik jaio zen, garai hartan pilpilean zeuden aldarrikapenei oihartzun egiteko helburuz. Hogeita hamar urte hauetan bere bide propioa garatu du, ez gorabeherarik gabekoa, eta momentu honetan laguntza eske dator, beharrean dago eta.

NAIZ.INFO|2012/12/15 21:35|0 iruzkin
Arkaitz Estiballesek jantzi du Bizkaiko txapela

Duela bi urte egin bezala, aurtengoan ere Arkaitz Estiballesek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, 899 puntu lortuta. igor Elortza izan da bigarren, 896 punturekin.

Naiz.info|2012/12/15 13:28|0 iruzkin
Joxe Agirre bertsolaria hil da

Gaur goizean hil da 83 urteko bertsolari azpeitiarra. 60 urte baino egin ditu Joxe Agirrek bertsotan, baina azken aldian osasun aldetik makal zebilen.

Naiz.info|2012/12/15 08:09|0 iruzkin
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala INFO 7 irratian eta ETB-1en

Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Jone Uria, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Igor Elortzak osatzen dute finalean kantatuko duen zortzikotea.

ION TELLERIA|2012/12/14 13:35
#BTXeuropeantour: 7.000 Km zaharrago, 20 kontzertu gazteago

Okzitaniako Tolosan amaitu berri du Berri Txarrak-ek Europako bira eta zuzenean jarraitu dugu NAIZen tourblog berezian: hotza eta elurra, jendez lepo egon diren kontzertuak, zale gutxirekin egin dituztenak, gitarra soka apurtuak, ahots urratuak eta aurreikusi gabeko kolaborazioak. Bira amaitu da, baina oraindik Gorka Urbizuren azken postak falta dira, ez galdu ‘Haria’!

ION TELLERIA|2012/12/14 10:50
‘Euskara Jendea’: euskararen eta bere herriaren historian barrena

Sei atalek osatuko duten dokumental sorta da ‘Euskara jendea’. «Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza» leloa abiapuntu hartuta landu dute proiektua Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteek; emaitza heldu den urteko udaberrira arte ez da ezagutuko, baina trailerra sareratu dute, jada.

Amaia EREÑAGA|2012/12/13 15:45
El Basque Culinary Center impartirá el primer doctorado de gastronomía del mundo

Una de las decisiones adoptadas esta mañana en la segunda reunión del Basque Culinary Center ha sido la creación del primer doctorado del mundo en ciencias gastronómicas.

Nagore Belastegi|2012/12/13 15:27
Jose Luis Zumetaren lan prozesua ezagutzeko erakusketa, Donostian

Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza prozesuaren inguruko erakusketa prestatu dute Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean, Easo kalean.

Orria 432/ 465