Naiz.info
Donostia

Hurrengo fasera igaro da .EUS euskal domeinua

ICANN erakundeak hurrengo fasera igaro diren domeinuen zerrenda kaleratu du gaur, eta tartean da .EUS.

Gaur eguerdian aurkeztu du ICANN erakundeak hurrengo fasera igaro diren domeinuen zerrenda. Urtarrilean ireki zen domeinu berriak eskatzeko prozedura eta gaur jakinarazi dute baldintza guztiak betetzen dituztenen zerrenda, .EUS domeinua tarteko.

Hemendik aurrera helegite epea zabalduko da eta ICANN bera eskaera guztiak aztertzen hasiko da: zilegitasuna, interesa, erregistroa eskatu duen erakundearen baliabideak eta abar.

Urteroko diru kopuru bat ere eskatuko da (25.000 dolar inguru), eta diru-kopuru horri aurre egiteko baliabideak ziurrak direla bermatu beharko da, Sustatuk jakinarazi duenez.

Ondo bidean, abendurako edo urtarrilerako izango da behin-behineko erantzuna, eta baliteke lehenengoak 2013 hasierarako martxan izatea.