NAIZ.INFO
BILBO

Twitter euskaraz kudeatu ahal izateko aukera azken txanpan da

Twitterren euskarazko itzulpenari %10 inguru falta zaio erabiltzaile denek ezartzeko moduan izan dadin. Konpainia estatubatuarrak gaurko data jarri zuen erreferentzia gisa eta hainbat erabiltzailek egindako lanari esker azken txanpan da euskaraz kudeatzeko aukera.

 

 

Atal batzuetan oraindik itzulpen lan handia dago. NAIZ
Atal batzuetan oraindik itzulpen lan handia dago. NAIZ

Jada eskaintzen dituen hizkuntzen zerrendan agertzen da euskara Twitterren orrian, baina itzulpenaren %10 falta da oraindik eta itzulpenetan laguntzen ari direnek, soilik, jarri ahal dute kudeatzailea euskaraz.

Maiatzean iragarri zuen konpainia estatubatuarrak gaurko egunerako sei hizkuntza berritan eskaintzeko asmoa zutela euren tresna. Euskararekin batera katalana, afrikaans, txekiera, greziera eta ukrainiera dira gaur abian jartzea espero diren hizkuntzak.

Iragarpena egin ostean Twitterren erabiltzaileak eurak izan dira itzulpen lanetan aritu direnak eta azken egunetan, bereziki, indar berezia egin dute itzulpen lanak amaitzeko. Oraindik atal batzuetan itzulpen dezente falta da (ikusi irudia) eta horiek amaitu beharko dira Twitter euskaraz kudeatzen hasi ahal izateko.

Edonork lagun dezake itzulpen lan horietan honako loturara joanda. http://translate.twttr.com/home