NAIZ.INFO
GASTEIZ

Lakuako eta Nafarroako gobernuen ustez, ETAren agiriak ez dakar «ezer berririk»

Lakuako eta Nafarroako gobernuen iritziz, ETAren azken agiriak ez du «ezer berririk» esaten eta «publizitatea» bilatzen du.

Lakuako Gobernuko Lehendakaritzako iturrien iritziz, ETAren azken agiriak ez dakar «ezer berririk» eta «publizitatea» besterik ez du lortu nahi.

Europa Press agentziaren arabera, Lehendakaritzatik ez dute ezer gehiago aipatu nahi izan ETAren agiriaz, «publizitaterik» ez emateko.

Aurreko adierazpenekin alderatuta, «ezer berririk» ez dagoela nabarmendu dute Lakuatik.

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainek ere ETAren agiriak ez dakarrela «ezer berririk» uste du eta «adar jotzea» dela esan du.

«ETArengandik itxaroten den gauza bakarra lehenbailehen hiritar guztien bizitzatik desagertzea da, terrorismoaren biktima guztien ohorea eta duintasuna berreskuratu ahal izateko», adierazi dio Efe agentziari.