ARIANE KAMIO
EA

Poesia azukreagaz Ean

Poesiaren herritartasuna aldarrikatu du Yolanda Castaño idazle galiziarrak ‘Poesia hutsa edo azukreagaz?’ lelopean egiten ari diren Eako Poesia Egunetan.

Yolanda Castaño idazle galizarrak Eako talaian egindako errezitaldia. Ariane KAMIO
Yolanda Castaño idazle galizarrak Eako talaian egindako errezitaldia. Ariane KAMIO

‘Poesia hutsik ala azukreagaz?’ lema aintzat hartu dute aurten Eako Poesia Egunetan. Poesia bera eta herritartasuna izaten ari dira erdigune nagusi.

Yolanda Castaño galizarra da aurtengo idazle gonbidatua. Goizean errezitaldia gauzatu du Iñigo Astiz, Ione Gorostarzu eta Jon Gerdiaga euskal poetekin batera Eako talaian.

Poesiaren herritartasuna eta herri kulturen bizirautea aldarrikatu ditu. «Nostalgiaz begiratzen zaituztet, zuetaz asko dugulako ikasteko, halako poesia festa herrikoietatik, poesia bera herrikoia delako», esan du.

Arratsaldean errezitaldi musikatuak, antzerkia eta kontzertuak antolatu dituzte.